Ikastaroak

Otsailaren erdialdean, Ermuko gizon-talde batekin egindako ikastaroa bukatu genuen. 2016ko abenduan hasia, 9 astean garatu zen, astero 2 orduko saio-tailerra eginda. Sexismoa, Berdintasuna eta Maskulinitatea izan genituen langai. Ermuko Berdintasun Sailak antolatu zuen, eta gure kide batek eman.

Aurrera jarraitzen dugu Bilboko Ibarrekolanda auzoko bigarren hezkuntzako ikastetxearekin elkarlanean, 2016. urtearen hasieratik. Aldian-aldian, ikasleen talde feministari laguntzen diogu, eta tailer batzuk antolatzen ditugu.

arrasate dinamika

Halaber, Arrasateko (Gipuzkoa) nerabeentzako hastapen profesionalerako zentroarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Astero, tailer bat egiten dugu 10 ikasleko talde misto batekin. Guztira 10 saio dira, ikasturte osoan banatuta, eta aurtengo urtarrilean hasi zen. Hainbat gai izaten ditugu hizpide: sexualitatea, drogen kontsumoa, mendekotasunak, sexu-identitate anitzak, berdintasuna, maskulinitatea… betiere genero-ikuspegia zeharkako gaia delarik.

Argazki erakusketa

Aurten, eta martxoa bitartean, maskulinitate berrien eta berdintasunaren gaineko gure argazki-erakusketak Portugaleteko Gazteria Saila bisitatu edo bisitatuko du, bai eta Galdakao eta Durangoko helduentzako hezkuntza-zentroa, Elgoibarko Udala eta Lekeitioko eskola publikoa.

erakusketa

Horrez gain, El Correo egunkarian agertu da (hemen)

 

Martxoaren 8an


Martxoaren 8aren harira, gure kideetako bat Euskadi Irratiko Ganbara saiora gonbidatu dute, beste pertsonaren batekin batera elkarrizketa egin diezaioten.

Horrela, berdintasunaren eta sexismo ezaren aldeko gizonezko aktibisten ikuspegia ezagutu nahi dute.

Leioako EHUko Hezkuntza fakultateko ikasleek gonbidatuta, gure kideetako batek hitzaldi bat eman zuen gure esperientzia asoziatiboaren gainean, ikuspegi historikotik helduta, eta aktibismoaren baitan norberaren konpromisoaren garrantziaz mintzatu zen.

Gizarte Hezkuntza tailerra

Tailerra Gizarte Hezkuntzan EHU-UPV

Deustuko jaietan!

Aurten, lehenengo aldiz, Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzua kalera irtengo da Deustuko jaietan. Gazteen artean kondoiak banatuko ditugu txosnagunean kokatuko den gure jaiman.

Nahi ez diren haurdunaldiak eta sexu bidez transmititzen diren eritasun eta infekzioak ekidin nahi ditugu eta sexu osasuntsu eta librea bultzatu nahi dugu.

Denok gure gorputzak gozatu ditzagun erantzukizunez eta errespetuz.

Jaietan ikusiko dugu elkar!

Cartel definitivo

 

** Ekintza hau ez litzateke posible izango Deustuko Jai Batzordearen laguntza barik, zuen hurbiltasuna eta aktibismoa eskertzen dizuegu, mila esker.

 

Autodefentsa tailerra (oinarrizko maila)

autodefentsa2017-oinarrizkomaila

Tailerra:

9 orduko ikastaro trinkoa da, profesional espezializatu batek gidatua. 
Autodefentsa tailerrak hiru helburu ditu: eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta entseatzea eta nork bere burua defendatzeko eskubidea legitimatzea. Gainera, taldean egitea proposatzen da, izan ere, arazoa hobeto ulertzea eta hari aurre egiteko ahalduntzea eta baliabideak sustatzen baititu. Tailerrak genero-ikuspuntu argia dauka, indarkeria matxista jendarte patriarkal honen desberdintasunean kokatzen duena, eta osorik heltzen zaio teknika eta ariketa psikokorporalak jorratuz.

 

Metodologia:

20 bat partaideko taldean, giro epelean eta dinamika erabat parte-hartzailea jarraituta, ariketa fisikoak zein taldekako eztabaida eta teknikak uztartuta, indarkeria matxistaren aurrean erantzun praktikoak ematera bideratuak.

 

 Edukiak:

• Zer esan nahi du emakumeen kontrako indarkeriak, nor da onuraduna, zergatik eta nola zuritzen da?Indarkeria horren ondorio indibidual eta kolektiboen balorazioa.
• Geure burua defendatzeko eskubidea eta beharra.
• Nola areagotu segurtasuna gorputzaren bidez?, identitate femeninoarekin loturiko ahultasun fisikoa zalantzan jartzea.
• Emakume eta gizonen agresibitatearen adierazpena eta kudeaketa aztertu eta deseraiki.
• Autodefentsarako teknika fisikoak.

 

Tailerren Gidaria: Isabel Bernal