Moduloko Emakume Arreta Zerbitzuak, berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko jendartea eraikitzen laguntzeko bere konpromisoari jarraituz, aurten ere, autodefentsa feminista tailer bi antolatu ditu.
Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Tailer biak doakoak, eta oinarrizko mailakoak dira. Isabel Bernalek zuzenduak, psikologa, feminista, genero indarkerian aditua. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea.

 

Tailerrak:

Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.

Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.

 Metodologia:

16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.

 Edukinak:

  • Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeria, nori egiten dio mesede, zergatik eta zelan justifikatzen da? Honek dakartzan ondorioak, bai banakakoentzat zein talde moduan, baloratuko ditugu
  • Gure burua defendatzeko eskubide eta beharrizan
  • Nola handitu gure buruarenganako segurtasuna gorputzaren bitartez? Izaera femeninoari lotutako ahultasun fisikoa kolokan jarriko dugu
  • Emakume eta gizonen indarkeriaren adierazpen eta kudeaketa aztertu eta deseraikiko dugu
  • Nor bere burua defendatzeko teknika fisikoak landuko ditugu

Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

 

autodefentsa-feminista