Arreta juridikoa
Arreta Juridiko Zerbitzuak dohainik erantzuten die (zentroko gainerako zerbitzuek bezala) erabiltzaileek familia-eskubideari eta indarkeria sexistari buruz egiten dituzten galderei. Salbuespenez, prozedura judizialak izapidetzen dira, Bilboko Udalak herri-akzioa egikaritzeko eskuordetuta, edo presazko edo arretazko izapide bereziak.
Jarduketa juridikoaren lehentasunezko arloak
- 1.- Indarkeria sexistaren kontrako esku-hartzea eta biktimen babesa.
- 2.- Aholkularitza dibortzioetan, banaketetan, tutoretzei, zaintza-akzioei, elikagaiei eta oro har familia-eskubideari buruz.
- 3.- Adinekoentzako arreta, mendekotasunari, abandonuari, pentsioei, bizi-testamentuari eta abarri buruz.
- 4.- Aholkularitza etxegabetze eta etxebizitzaren ordainketa eza kasuetan.
- 5.- Laguntza juridikoa izapidetzeko baliabideen eta baliabide juridiko eta sozialen gaineko informazioa.