Deusto San Inazioko Moduluan “Bizitza askeak eta indarkeriarik gabeak” sustatzen korapilatuta gaude era ezberdinetan: bai pairatutako indarkeriaren ondorioetatik osatu nahi direnak artatzen bai prebenitzeko eta sentikortzeko ekimenen bitartez.
Ekimen hauen artean, Bilboko 1. Eta 2. Distrituetako Bigarren hezkuntzako zentroetan aspalditik aurrera eramaten duguna dago. Ikasleekin adostasunean eta tratu onean oinarritutako sexu harremanei buruz hitz egitera hurbiltzen gara eta baita zaintzari buruz sexu osasun eta birsortze osasun testuinguruan.
Xede honekin ere hezkuntza ez formalean jarduten diren elkarte eta erakundeekin koordinatzen gara eta Deustu eta San Inazioko jaietan izaten gara.
Korapilatze honetan jarraitzeko Naiara Ibáñez Pérez+Gris Alida+Inkoherente ri gida irudiztatua diseinatu zezaten proposatu genien. Creative Commons baimenpean dago, horrek esan nahi du nahi bezain bestetan deskargatu dezakezuela ordaindu barik, hori bai, egileen lana errespetatuz, edozein eratan aldatu nahi bazenute baimena eskatu beharko zeniekete. Hemen behean duzue gidarako esteka.
Pertsona askok sarbidea izan dezazuen nahi dugu, eskuz esku zein gailuz gailu pasa dadin, tratu oneko harremanak loratzea posible egiten duen ekimen eta proposamenen eurian tanta bat gehiago izan dadin.