Arreta psikologikoa

Carmen García, Psikologoa

Ondokoek emakumeengan eragindako ezinegon emozional eta psikosoziala artatzen dugu:

  • Genero-desberdintasuna, emakumeei gainkarga eta bazterkeria dakarkiena, hala nola aukerak galtzea eta beren burua garatzeko zein ase sentitzeko ezintasuna.
  • Genero-indarkeria, gure egoa eta pertzepzio-sistema kaltetzen dituena, gure duintasuna erasotzearekin eta gure segurtasuna kolokan jartzearekin batera.

Ondoko gaiak jorratzen ditugu:

  • bikote-arazoak: “zurekin ez, zu gabe ere ez”
  • gainkarga eta gatazka familiarra, familiarteko indarkeria
  • tratu txarra
  • mobbinga
  • egungo edo haurtzaroko eraso sexualak
  • zailtasunak sexualitatean
  • abortuarekin eta amatasunarekin loturiko arazoak

Arreta psikologikoaren helburu zehatzak

  • Gune bat eskaintzea entzunak izateko, eusteko, informazioa eta orientazioa eskuratzeko, pertsonalizatua eta arreta jasotzen duen emakume bakoitzaren ezaugarriei egokitua.
  • Norberaren ezagutza eta eskaria eragin duen arrazoiaren gaineko jabekuntza sustatzea, arrazoi hori kausa anitzeko subjektuaz barrurako nahiz kanporako testuinguruan jarrita.
  • Erabiltzailearen baliabideak sendotzea eta haren ahalduntzea sustatzea, bestelako erantzun hobeak eta erabiltzailearen egonezina arintzeko beharrezko aldaketak bultzatuta, haren bizi-kalitatea hobetze aldera.

Arreta psikologiko mota

  • Informazioa emateko, orientatzeko edota bideratzeko elkarrizketak
  • Arreta-eskariaren Harrera eta Balorazioa. Hiru elkarrizketa egiten digu:- erabiltzailea ezagutzeko,- eskaria baloratzeko eta esku-hartze proposamen bat egiteko.- erabiltzaileari aurkezteko eta harekin batera lanerako plan eta konpromiso bat adosteko, ondokoak definituta: nola heldu arazoari, landu beharreko garrantzizko alderdiak zein helburuak eta egutegi bat. Plana bukaerara arte berrikusiko eta egokituko da.

Jakin badakigunez emakumeen ezinegonak emakume bakoitzarengan duela eragina, baina jatorri sozial eta kulturala daukala, emakumeei arreta psikologikoa emateko programa ezinbestean osatzen da “Berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren kontra” prebentzioeta zabalkunderako programarekin (Ikus: Sentsibilizazioa eta prebentzioa).

 

Arazoari heltzeko moduak eta arreta-proposamenak

  • Orientatzeko, Informatzeko eta Jarraipena egiteko elkarrizketak
  • Banakako psikoterapia
  • Taldekako psikoterapia
  • Ahalduntzearen aldeko topaketa-tailerrak eta taldeak

Itziar Cantera, Ianire Estébanez eta Ane Navarro, psikologoak eta talde hezitzailea.

Terapia-taldeak, eta ahalduntzearen aldeko topaketa-taldeak. 

Logotipos2

 

Gazteentzako astearteetan

Gure sareak – Nuestras redes

Dónde estamos – Non gaude