Argitaratutako materialak
Deustu - San Inazioko Moduluko PsikosozialaEuskara – Castellano
“Nire denbora neurea da” -“Mi tiempo es mío”: emakumeentzako Agenda 2011
2011n argitaratu zen emakumeak beren denborari dagokionez ahalduntzeko.
Emakume Gazteen kontrako Indarkeria: indarkeria psikologikoa bikote-harremanetan. Bukaerako txostena.
Txosten honek (Cantera, Estébanez, Vázquez, 2009) laburbiltzen ditu 2007-2009 urteen artean egindako ikerketaren esparru teorikoa eta emaitzak.
Tratu Onaren aldeko iradokizunen eskuliburua. Itziar Cantera
“Neuk ligatu, neuk erabaki” gidatxoa
Neska gazteentzako programaren baitan argitaratuta, neskok gauez eta kalean bizi ohi dituzten preso sozial handiko egoerak biltzen ditu, nork bere gorputzaren gainean erabakitzeko ahalmenaren aldeko mezua zabaltzearekin batera. Gidatxoa neskekin hilero egiten diren hainbat topaketa-jardueraren hasiera da.
Webgunean informa zaitezke, eta gidatxo osoa hemen deskarga dezakezu :
“Deskonekta zaitez tratu txarretatik”: Gazteentzako gida
“Desconecta del maltrato” / “Deskonekta zaitez tratu txarretatik” Gida neska-mutil gazteentzat da, eta helburu du kontzeptuak eta nahaste-borrasteak argitzea maitasunaren eta indarkeriaren gainean, indarkeria psikologikoaren detektatzea hobetzea eta hainbat jarraibide eskaintzea bikotekideen arteko harreman onei buruz. Gazteentzako aldizkarien estiloari jarraiki, hainbat ataletan komiki-istorioak, testak, galdera-erantzun bidezko aholkularitza… jasotzen ditu, eta, batik bat, hausnarketa, iritzia ematea eta trukatzea eragiteko edukia.
Gidaren egileak Norma Vázquez, Itziar Cantera eta Ianire Estébanez dira. 1.000 aleko lehen argitalpena Bilboko Deustu eta San Ignazioko Modulu Psikosozialak egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren, BBKren eta Emakunderen laguntzari esker; ondoren, Sortzenek berrargitaratu zuen. Eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin helbide honen bitartez:
Gida pedagogikoa
2015ean hezkuntza formal eta ez formalean lan egiten duten profesionalei zuzendutako gida pedagogikoa eratu genuen gaia talde misto zein ez mistoetan garatzeko. Oinarrizko kontzeptu teorikoak biltzen ditu eta hiru dinamika eskaintzen ditu, zentruen beharretara molda daitezkeenak.
Neska-mutilentzako “Horrelakoa naiz ni” – “Así soy yo” liburuxka eta CD interaktiboa
2010eko apirilaren 22an eginiko Jardunaldian, Moduluak eta Sortzenek egindako gazteentzako material hezigarriak aurkeztu ziren: neska-mutilentzako despegableak eta CD-Gida hezigarri interaktiboa