Autodefentsa
Aurten, tailerretan azken urteotan parte hartu duten emakumeen eskakizunak entzunez, ohiko oinarrizko tailerra egiteaz gain, bigarren mailako tailerra antolatu dugu, autodefentsa feministan sakondu eta bide honetan aurrera egiteko.

Aurten, tailerretan azken urteotan parte hartu duten emakumeen eskakizunak entzunez, ohiko oinarrizko tailerra egiteaz gain, bigarren mailako tailerra antolatu dugu, autodefentsa feministan sakondu eta bide honetan aurrera egiteko.

Moduloko Emakume Arreta Zerbitzuak, berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko jendartea eraikitzen laguntzeko bere konpromisoari jarraituz, aurten ere, autodefentsa feminista tailer bi antolatu ditu.
Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.
Tailer biak doakoak, eta oinarrizko mailakoak dira. Isabel Bernalek zuzenduak, psikologa, feminista, genero indarkerian aditua. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea.
Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.
Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.
Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.
16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.
Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

Emakunderekin adostu dugu Berdintasunaren Aldeko Foroan parte hartuko dugula, zeina urtero antolatzen duen. Berdintasunaren aldeko autobusa zerbitzu ematen diegun auzoetako ikastetxeetara eramaten du, eta tailerrak egiten ditu haietako bakoitzean, batxilergoko emakumezko eta gizonezko ikasleek bereizita lan egiten dutelarik.
Gure argazki-erakusketa lau ikastetxetan egon da (Lekeitio, Lauro Ikastola, Durango eta Galdakaoko HHE-etan), hala nola Elgoibarko kultur etxean eta Portugaleteko gazteriaren zentroan.


Hitzaldi-solasaldi bat egin dugu, Portugaleteko HHEk antolatuta, bai eta tailer bat ere, Bilboko Sortarazi (gizarteratzea eta lanbideratzea) elkartearen eskutik. Arrasateko lanbide-hastapeneko zentroko nerabeen prestakuntza burutu genuen, guztira 10 tailer emanda.


Berriro ere, autodefentsa feminista ikastaroak parte hartze aldetik arrakasta izan du eta oso esperientzia onuragarri eta aberasgarria izan da denontzat.
2017ko martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean egin genuen tailerra parte hartze aldetik arrakastatsua izan da eta ez da lekurik geratu bete barik. Emaitzak oso onak izan dira, bai partehartzaileek galdetegi anonimoetan adierazitakoa kontuan hartuz eta bai tailerraren dinamizatzaileak helarazi digunaren aldetik.

- Partehartzaileek 5 etik 4,92eko puntuazioa ematen diote tailerrari eta 5 ekoa dinamizatzaileari.
- %95 ak tailerrak genero desorekaren inguruan ikuspegi berria eskaini diola esaten du, eta desoreka honi zein eraso sexistei aurre egiteko tresna berriak berenganatu dituztela.
Iritzi eta iradokizunen atalean zera jaso dugu: “Bereziki baloratzen dut emakumeen saretzearen ideia, irudi honek zabaldu zuen topaketa era sinbolikoan eta bere garapen osoan egon zen gurekin” era berean batzuek gai honetan sakontzeko denbora luzeagoa eskatzen dute, hortik gure bigarren mailako tailerra aurten egitearen proposamena.

Isabelek partehartzaileak lehenengo momentutik edukinengatik oso interesatuta agertu zirela azpimarratzen du, haien artean harreman natural eta osasuntsua eman zen, laister inguru segurua sortuz taldean. Honek lanketa erraztu zuen eta baita haietako batzuk pairatutako indarkeria matxista taldean partekatzea ere.
“Emakumeek tailerraren hasieran, genero desoreka esperientziak haien bizitzen arazo “pertsonalen” barnean sartzen zituzten. Tailerrak aurrera egin ahala, genero ikuspegia barneratuz Joan ziren eta haien arazo, zailtasun, gatazka etab. asko, emakume guztiok bizitzen ditugun estutasunak direla ulertu zuten, gure jendartean dauden genero desorekengatik sortuak direnak.”
Emakume Zerbitzuan oso pozik gaude jasotako guztiarekin eta datorren urtean ere tailerrak berriro aurrera eramateko dirulaguntza bilatzen jarraitzeko prest gaude.
Esan genuen bezala, Deustuko jaietako giroaz gozatzen ibili ginen nahiz eta euria, hotza eta haizeak ere deialdira erantzun zuten.


