Autodefentsa feminista tailerra

Berriro ere, martxoaren 3an, 17 emakume elkartu ziren, Isa Bernalek gidatuak, Autodefentsa Feminista  Tailer berri bat bizitzeko giro hurbil eta seguru batean, konfiantzan. Esperientzia honen balorazioak 10 bat jaso du parte hartzaileengandik eta oso aberasgarria suertatu zaiela esan digute. Tailerrak indarkeria matxista ikustarazi eta, desoreka  eta indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak zein konfiantza eskaini dizkie.

Haietariko askok “derrigorrezkoa izan beharko litzateke”ela ondorioztatzen dute, eta oinarrizko tailer gehiago zein gaian sakontzen jarraitzeko bigarren mailako tailer  gehiago eskatu dizkigute.

Autodefensa

Maskulinitateak; urtarrila-martxoa

TAILERRAK eta HITZALDIAK “Maskulinitatea, berdintasuna eta sexismoa”:

Hilabetero, urtarrilatik, Zubiko Elkartean (Deustu, Bilbo) bi tailer ditugu espetxean dauden gizonekin. Ibarrekolanda BHI (Bilbo), ikasleen taldearekin eta talde feministarekin elkarlanean hilabetero.

Otsaila: San Inazioko Berritzegunen (Bilbo), beraien ikastetxetan heziketaz arduratzen diren irakasleentzat tailer bat.

Martxoa: Basauriko HHIn (Bizkaia), ikasleentzat bi tailer; Elorrieta LHIIn (Bilbo), guztira 8 tailer ikasleentza, San Inazioko auzo elkarteak antolatu duen jardunaldian parte hartu.

 

ARGAZKI ERAKUSKETA “maskulinitate berriak eta berdintasuna”:

Urtarrila: Tolosako udalarako (Gipuzkoa), Elorrieta LHIIn (Bilbo).

Otsaila: Noainen (Nafarroa) energia berriztagarri zentrua eta Elortzibar BHIn; Arrasateko HHIn (Gipuzkoa).

Martxoa: Eibarreko eta Bergarako HHIn (Gipuzkoa), Basauriko HHIn (Bizkaia), Zubiko Elkartean (Bilbao), San Inazioko (Bilbo) kalean auzo elkarte batek antolatu duen ekitaldi batean.

 

20180202_115228

2018 Autodefentsa tailerrak, oinarrizko maila

Aurten ere autodefentsa tailer bi egingo ditugu, doakoak biak. Lehenengoa oinarrizko mailakoa izango da eta martxoaren 3an egingo dugu. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea

autodefentsa2018-1maila

 

Tailerrak:

Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.

Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.

 Metodologia:

16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.

 Edukinak:

  • Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeria, nori egiten dio mesede, zergatik eta zelan justifikatzen da? Honek dakartzan ondorioak, bai banakakoentzat zein talde moduan, baloratuko ditugu
  • Gure burua defendatzeko eskubide eta beharrizan
  • Nola handitu gure buruarenganako segurtasuna gorputzaren bitartez? Izaera femeninoari lotutako ahultasun fisikoa kolokan jarriko dugu
  • Emakume eta gizonen indarkeriaren adierazpen eta kudeaketa aztertu eta deseraikiko dugu
  • Nor bere burua defendatzeko teknika fisikoak landuko ditugu

Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

Maskulinitateak eta prebentzioa

Urria eta abendua bitartean, eta kasu batzuetan Piper Txuriak elkartearekin batera, tailer ugari eta beste jarduera-mota batzuk egiten ari gara, maskulinitatearen, berdintasunaren eta eta indarkeriaren prebentzioaren inguruan:

Gizonentzako bost tailer, ondoko erakundeek antolatuta: FEDEAFESek, osasun mentalaren erabiltzaileen federazioa (Gasteizen, Donostian eta Laudion), eta ZUBIKOk, zigor penalak edota kartzelarekin lotutakoak dituzten pertsonei laguntzeko elkartea (Bilbon).

Gizon gazteentzako tailer ugari eginez, BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTU eta LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN, Emakundek sustaturiko Berdintasun Foroaren baitan. Azaroaren 2an eta 9an, Emakunderen berdintasunaren aldeko autobusa eramango dugu ikastetxeetara.

Arrasateko HHEn, hitzaldi-solasaldia egingo dugu, “Besarkadak” lelopean, gizonen eta emakumeen artean berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako bide bat eskaintzeko. Era berean, zentro horretan, kultura arabiar eta musulmana duten pertsonentzako tailer bat egingo dugu, espiritualitatea eta genero-berdintasuna lotuta.

Berriz kolaboratuko dugu Abanto Zierbenako Udalarekin (Bizkaia); azaroaren 25eko asteburuan, gure argazki-erakusketa eramango dugu hara, eta azaroaren 26an, igandean, haren inguruko jarduera bat dinamizatuko dugu.

Clara Campoamor elkarteak mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu gaitu: “Gizonak emakumeen mundura gerturatzen”, elkartearen “Berdintasunaren irudikeriak” Jardunaldien baitan, azaroaren 22an eta 23an, Bilbon.

Aurreikusita dugu, halaber, gutxienez beste bi erakunderekin ere elkarlana abiatzea, tailerrak eginez edo argazki-erakusketa eskainiz.

mural Guatemala