Berriro ere, martxoaren 3an, 17 emakume elkartu ziren, Isa Bernalek gidatuak, Autodefentsa Feminista Tailer berri bat bizitzeko giro hurbil eta seguru batean, konfiantzan. Esperientzia honen balorazioak 10 bat jaso du parte hartzaileengandik eta oso aberasgarria suertatu zaiela esan digute. Tailerrak indarkeria matxista ikustarazi eta, desoreka eta indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak zein konfiantza eskaini dizkie.
Haietariko askok “derrigorrezkoa izan beharko litzateke”ela ondorioztatzen dute, eta oinarrizko tailer gehiago zein gaian sakontzen jarraitzeko bigarren mailako tailer gehiago eskatu dizkigute.