“Maskulinitatea eta sexismoa gizonengan, norbera aldatu ingurua eraldatzeko”. Taldeekin jarduera-programa

GURE ESKAINTZAREN BAITAKO KONTZIENTZIAZIO ETA SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK:

calendario 13 pipertxuriak-025-81

Ikastaroak: hainbat hilekoak, hilabetekoak edo astebetekoak

Noizbehinkako jarduerak: hitzaldia, bideo-foruma, tertulia, argazki-erakusketa aurkezpenarekin batera…

Gizon-taldeentzako edota elkarte-erakundeetarako aholkularitza eta laguntza

*Jarduera guztiak izan daitezke mistoak edo gizonentzat baino ez

Helburuak:

Sentsibilizazio-jardueretan, genero-ikuspegiari eta gizonen baitako eraikuntza maskulino eta sexistaren ondorioei buruzko sarrera egitea.

Kontzientziazio-jardueretan, nork bere barrua berrikusteko, hausnartzeko eta kontzientziatzeko lana egitea, gizonek uler dezaten haien genero-eraikuntzak beraien sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko modua baldintzatzen duela, eta euren harremanetan eragina duela.

Kasu bietan, genero-banaketa eta horrek gizonengan eragindako baldintzapenak eusten dituen gizarte-egitura identifikatzea, eta gizarte-aldaketak eragingo dituzten aldaketa pertsonalak sustatzea.

SENTSIBILIZAZIORAKO MATERIALAK:

calendario 13 pipertxuriak-025-30

Argazki-erakusketa:

Tresna hau baliatzen da genero-deseraikuntza gizonengan zertan datzan ulertzeko, gizon-talde hauetan egiten den lanaren aurkezpenarekin batera, ondoko izenburuarekin: “Berdintasuna eta Maskulinitate Berriak – Igualdad y Nuevas Masculinidades / 24 irudi berri jendarte berri baterako – 24 imágenes nuevas para una sociedad nueva”.

Bideoak:

Tresna honek balio du berdintasunaren aldeko eta sexismoaren kontrako gizon-taldeen ekintzak eta pentsaera ezagutzeko, eta genero-ikuspegiari ikuspegi maskulinotik heltzen hasteko.

*Erakusketa eta bideoak dohainik eskaintzen ditugu

Gazteentzako jarduerak

“Genero-banaketa eta sexismoa. Berdintasunezko eta tratu txarrik gabeko harremanetarantz”

 Gure jarduerak eskaintzen dizkiegu bigarren hezkuntzako ikastetxeei eta gazteekin lan egiten duten beste erakunde batzuei, bai eta gazteen elkarteei ere. Irakasle-taldearekin lan egiteko aukera ere ematen dugu.

Jada kontzientziaturiko gizon-talde berrientzako ikastaroa

“Norbera aldatu ingurua eraldatzeko. Gizonen baldintzapenak eta haien askapena”

 Ikastaro honetan, tailerrak egiten dira, astero edo hamabost egunetik behin, urtebeteko edo bi urteko epealdian, edo hainbat hilean edo hilabetean.

Nork bere eraikuntza maskulino sexista berrikustera eta horretaz auto-kontzientziatzera konprometituriko gizonen talde bat osatuko dugu, nork bere baitan zein gizartean aldaketa eragiteko xedez.

Azken helburua da taldeak autonomia erdiestea eta, hortik aurrera, talde-gizon gisa finkatzea berdintasunezko ikuspegi ez sexistatik.

Modu horretan, gure asmoa da elkarrekin harremanetan lan egiten duten gizon-taldeen sare bat sustatzea.

Aita diren gizonentzako jarduerak

piper caserio-291

AITALAGUNA

https://www.facebook.com/aitalaguna/

“Aitatasun kontziente eta ez sexista, aita direnen gizonen taldea eta foro birtuala

Proiektuaren helburua da aita diren gizonak jabetzea haien seme-alaben heziketaren baitako genero-eraikuntzaz, rolen transmisioaz eta estereotipoez.

Maskulinitateekin, gizonekin eta zainketarekin zerikusia duten esperientzia, kezkak, hausnarketak…partekatzeko gogoa duten gizonei zuzendutako elkarlaguntzarako topagune bat da.

Emakumeentzako autodefentsa tailerraren ebaluazioa (2016.eko Urria)

img-20161103-wa0004

Organizado por el Servicio de mujer del Módulo de Deusto-San Ignacio, con el apoyo del Área de igualdad del Ayuntamiento de Bilbao y de Emakunde, fué Impartido por la Psicóloga y Máster en Violencia de Género Isabel Bernal, tuvo una matrícula de 20 mujeres, la mayoría con edades comprendidas entre 18 y 38 años, finalmente participaron 18 y lo hicieron activamente con alegría, interés y alcanzaron un buen punto de unión entre ellas. Así al menos nos lo comentan en las encuestas anónimas de evaluación que entregaron al final del Taller. Laburregi eta gomendagarria era bat tailerrari buruzko iritsi orokorra izan da.

Según dichas encuestas, se da un 5 sobre 5 al taller y un 4,80 sobre 5 a la conductora del mismo; todas dicen que este taller les ha dado herramientas nuevas para hacer frente a las diferentes desigualdades y agresiones machistas, y a la mayoría les ha aportado una nueva y más completa visión de la desigualdad entre hombres y mujeres; Taileraren irakaslearen iritsia bezain ona da.

En el apartado de sugerencias para mejorar recogemos: se piden más actividades con este contenido, un nuevo taller de autodefensa de segundo nivel, así como más información sobre otras actividades del Módulo y de otros que tengan contenido feministas, así mismo, si se puede, se pide haya servicio de guardería, también hay quien solicita que el taller sea en euskara.

Dos de las participantes solicitaron atención psicológica para afrontar situaciones de violencia en su realidad y la conductora del taller las remite al Módulo para que sean atendidas.

Eskaera guztiak hurrengo urterako kontutan hartuko ditugula gure hitzematen dizuegu.

img-20161103-wa0002

Jardunaldia, azaroak 17. Aitatasunak

Azaroaren 17an Bilbon arratsaldeko 18:00etan Bizkaiko Foru Aldundiak eta guk Moduluak (Emakundearen laguntzarekin) antolatuko dugu jardunaldi hau (gazteleraz izango da)
Non daude gizonak? Aitatasunaren mundu mailako egoeratik maskulinitateaz bizitzaren erritmoaz batera bilakatzera. “¿Dónde están los hombres? Del estado mundial de la paternidad a transformar las masculinidades al ritmo de la vida”
Gary Barker hizlaria izango da, bere biografia kartelan irakur dezakezu.
Aitalagun gure azken proiektua ere aurkeztuko dugu.
Ez duzu izenik eman behar.
Ongi etorri!

kartelafrogaeuskaraz

 

 

 

Aitalagun programa

Aitalaguna

Aitatasun berrirantz

San Inazio-Deustuko Modulu Psikosozialaren Emakumearen sailak “AITALAGUN” programa aurkezten du. Aita gazteei zuzenduta dago, eta bere helburua gizonen aldetik zaintza eta hazkuntza kultura, berdintasunean oinarrituta dagoen hezkuntza, tratu onak harremanetan, bortizkeriarik gabeko komunikazioa, eta erantzunkidetasuna sustatzea da.

Gehiago jakin nahi duzu? Klikatu Aitalaguna edo idatzi modulo.pipert.proiektuak@gmail.com helbidera