“Lunes lilas 2017” tailerrak
Hilean behin elkartzeko txokoa dugu hau, hazteko, aberasteko, elkarbanatzeko eta sarea eratzeko, generoak inposatzen dizkigun aginduak hobeto ezagutzeko eta berauetatik askatzeko, taldekideen testigantza eta kemenaren laguntzaz. Garapen pertsonalak sortu eta bultzatzeko gune partekatua izan dadin nahi dugu.
Tailerra Emakume Zerbitzuak sortu du eta bertoko psikologoak, Itziar Canterak gidatzen du.
Interesa baldin baduzu gurekin harremanetan jar zaitezke servimujer@telefonica.net helbide elektronikoan edo 944759472 telefonora deituz eta 1 luzapena sakatuz.
- Tomándome en serio. 20 de febrero
- Tomando mis decisiones. 20 de marzo
- ¿Soy dueña de mi tiempo?. 22 de mayo
- ¿Cómo nos relacionamos con las mujeres?. 19 de junio
- ¿Cómo nos relacionamos con los hombres?. 16 de octubre
- Luchando contra el maltrato. 23 de noviembre
Argazki erakusketa, tailerrak, ikastaroak, bideo-foruma
Berdintasunantz Gizonok eta Maskulinitate Berriak
-24 irudi berri jendarte berri baten alde-

Bilboko Deustu-San Inazioko Modulu Psiko-sozialak, Piper Txuriak (Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundiko sariduna) laguntzaz, argazki erakusketa hau eskaintzen du eta doanik da*, gizonek eta emakumeek berdintasunez eta begirunezharremanak izatearen alde gure jendartea egiten ari den ahaleginari gure ekarpena egiteko asmoz. Xedea dugu gai hauetaz populazioa sentsibilizatzea, gogoeta eragitea.
Erakusketa 24 panelez osatua da eta haietan agertzen diren irudietan honako gaiak islatzen dira: berdintasuna, erantzukidetasuna, emakumearen aurkako indarkeriarik eza, jabekuntza, gizonen arteko afektibitatea, etab. Irudion ondoan, haiek aberasteko eta kokatzeko esaldiak agertzen dira. Honetaz gain, iaz eta aurten egin ditugun hormako egutegiak (2013 eta 2012) ere azaltzen dira, haiek izan baitira erakusketako argazki materialaren oinarria.
Erakusketa aldi baterako da (30 egunerako gehienez) eta izaera ibiltaria du, erakundeek erabil dezaten.
Honela, antolatzaileok zirrikitu bat zabaldu nahi diegu gizon izateko eredu nagusiarekin bat ez datozen gizonei, baita andrazkoen aurkako bazterkeria eta indarkeria amai arazi nahi dituztenei ere. Bide nabar, gai hauetaz inoiz hausnartu ez direnengana ere heldu nahi dugu, hausnarketa egiteko gogoa pizteko. Azkenik, emakumeengana ere iritsi nahi dugu, geure aitzatespena adierazteko. Argi izpi bat izan nahi dugu gizarte berria eraikitzeko bidean, non sexismorik eta desberdintasunik izango ez den, non gizonezkook pertsona izateko nahi dugun erak aukeran izango ditugun.

ARGAZKIAK PDF: hemen
KONTAKTUA: modulo.pipert.proiektuak@gmail.com
ARGAZKIAK: Guillermo Casas www.guillermocasas.com
ERAKUSKETA SUSTATZEKO BIDEOA: BIDEO-ERAKUSKETA
Zubirik zubi ekimena
Emakumeok elkarrekin gehiago ahal dugulako
Ekimen hau beste emakumeekin tartetxo bat izan eta pasiotxo bat eman nahi duten emakumeei zuzenduta dagoen ekintza.
Non ezagutu ditzaket beste emakume batzuk? Nire bikotekidearekin harremana bukatu den momentu honetan, edo nire seme-alabak helduak diren momentuan, galdu ditudan guneak berreskuratu nahi nituzkeen momentuan…. aisialdiaz gozatzeko inor gutxi ezagutzen dudala konturatzen naiz, ez dakit norengana ezta nora jo lagunak egiteko, emakume gehiago ezagutzeko eta haiekin batera aisiguneak eta esperientziak partekatzeko.
Elkarrekin ibiltzen garen bigarren urtea dugu hau, ostegun arratsaldero gure artean zubiak eraikiz. Esperientzia aberatsa, atsegina eta askotan dibertigarria ere izaten ari denez, parte hartzera animatu nahi zaitugu. Animatu, oso ongi etorria izango zara!
Ekimen honen bidez kanpoan eta aisialdian burutzeko jardueraren proposamena luzatzen dugu, topagune eta ongizaterako bultzada izan nahi duena, guretzako astia, indarra hartzeko solasean gauden bitartean, eta batek daki, agian baita lagunak egiteko ere. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz: 944759472, 1 luzapena sakatuz, edo 656 793 760, edota gure helbide elektronikoaren bitartez: servimujer@telefonica.net
Gizon berrien hitzak
“Gizon berrien hitzak” filma: Ikus-entzunezko lana da, bi film laburrek osatua (bat euskaraz eta bat gaztelaniaz), eta guztira 7 minutu irauten du film bakoitzak. Berauen bitartez, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menperakuntza maskulinoaren inguruko sentsibilizazioa eragin nahi dugu.
70 gizon bildu ditugu, adin, etnia, kultura, jatorri, lanbide eta hizkuntza desberdinak dituztenak, baina guztiak Euskal Herrian bizi direnak. Horietako asko ezagunak dira beren arloetan: kultura, musika, zinema edo kirola.
Iratxe Mediavilla zinemagileak zuzendua, Emakunderen (Eusko Jaurlaritza) eta Bizkaiko Aldundiaren finantzaketa jaso du proiektu berri honek.







