San Inazioko Modulu Psikosozialakmugimendu feminista eta emakume taldeekin loturak estutzen jarraitzen du Autodefentsa Feminista Tailerrak elkarlanean antolatzearen bitartez. Oraingo honetan tailerra Arangoitiko Kiskitiñak Talde Feministarekin bateraantolatu genuen, eta Agirre Baserrian eraman genuen Aurrera.
Isabel Bernal Gallastegik, tailerraren dinamizatzaileak, urriaren 30ean, 9 emakume norbere indarra aurkitu eta hobeto ezagutzen lagundu zituen. Tailerra eta gero parte hartzaile batek azaltzen zuen bezala “nire indarra inoiz pentsatu ez dudan lekutik atera daiteke”. Tailer honek emakumeak ahulak garenaren ideia baztertu eta erasotzaileei aurre egiteko moduko indarguneak ditugula azpimarratu du.
Autodefentsa Feministakindarkeria matxisten aurrean estrategia ezberdinak proposatzen ditu, erabilgarri eta potenteena elkarrekin indartsuagoak garela da, eta horrexegatik Modulutik gure lankidetza dinamika honekin jarraituko dugu eta informatuta izango zaituztegu noski.
Deustu-San Inazioko Moduloak etaKiskitiñak Arangoitiko Talde Feministak Isabel Bernal Gallastegik gidatutako Autodefentsa Feminista Tailerra proposatu dute datorren urriaren 30ean burutzeko.
Horrela, Bilboko 1. Eta 2. Barrutietako auzoetan (hori baita gure interbentziorako eremua) elkarte feminista eta emakumeen elakarteekin elkartasunak ehuntzeko gure konpromezuari jarraipena emango diogu. Honako honetan Arangoitin izango gara, non betidanik egon diren irisgarritasun arazoak, emakumeen hainbat belaunaldiri gauez etxeratzerakoan segurtasun ezaren bizipena eraginez.
Autodefentsa Feminista “Kalea eta gaua gureak ere badira” leloa errealitatera ekartzeko tresna da, eta tailer honekin partehartzaileei mezu hau helarazteko eta ahalik eta libreen sentiarazteko asmoa dugu, eta era berean, espazio hau norabide berean zuzendutako egitasmoak zabaltzeko haztegi izaten dadila.
Izen ematea urriaren 22an bukatuko da eta dauden leku mugatuak eskaerak heltzen diren ordenari jarraituz banatuko dira. Informazio guztia atxikitutako kartelean dago.
Bizkaiko Foru Aldundiak “ZUTIK ZUTIK ZUTIK. Mugimendu Feministaren Historia eta Memoria Bizkaian (1968-1994)” erakusketa aurkezten du. Erakusketaren komisario-lanak Mercedes Arzbaizak egin ditu, Experiencia Moderna Ikerketa Taldearen lankidetzarekin (UPV/EHU), eta La Prodigiosa Agenciak ekoiztu du.
Urriaren 6ra arte dago ikusgai Ensanche eraikinean (Zabalgune plaza 11, Bilbo).
Erakusketan, mugimendu feministaren une garrantzitsuetako batzuk erakusgai jartzen dituen ibilbide historikoa egiten da. Hogeita bost urteko aldia islatzen du, zeinean bigarren olatuko feminismoak intuizio eta ausardi handiekin abian jarri zuen bizimodua aldatu digun mugimendu soziala.
Ugari izan dira agirien funts pribatuen lankidetza, bereziki, Centro de Documentación de Mujeres Maite Albiz zentroarena. Erakusgai jartzen diren materialak, berriz, liburuak, aldizkariak, pegatinak, aktak, argazkiak eta kartelak dira, besteak beste; esperientzia indibidualaren eta memoria kolektiboaren gordailuak dira, oihartzun gisa erabili ditugunak.
Bizinahi, Deustuko Erriberako berreskuratutako espazioak, maiatzaren 30 ean auzoko emakume talde bat bere lokalean hartu zuen Autodefentsa Feministaren bitartez indarkeria matxisten aurrean indartzeko. Isabel Bernal izan zen honakoan ere bizipen tailer honen gidaria. Bertan bikote harremanetan bizitzen diren indarkeriak agerian jarri eta hauen aurrean autodefentsarako bideak aurkitzea izan ziren helburu nagusiak.
Tailerrak espazio segurua sortu zuen, eta bertan Erriberako emakumehauek epairik gabe beren bizipenak partekatu ahal izan zituzten eta horrek harremanetan egon litekeen gehiegikeriak identifikatzea eta elkar laguntzarako sarea sortzea ahalbideratu zuen.
Deusto San Inazioko Modulu Psikosozialak 2014 urtean hasi zen Autodefentsa Feminista tailer hauek antolatzen. Gure ustez indarkeria matxistei aurre egin behar diegun emakumeoi laguntzeko erarik onena gure auzoetan auto antolakuntza eta mobilizazio feminista aldarrikatzea da, parte hartzea eta erantzuna sustatzeko bai eremu pribatuan zein publikoan.
Eskerrik asko Erriberako emakumeei zuen gogoengatik, eta Bizinahi espazioari bere auzoko autodefentsa ereduagatik. Gora zuek!
Hurrengo tailerra Azaroan egingo dugu. Espero dugu berriro ere gure auzoetan antolatutako emakume feministekin batera lan ahal izatea, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bizitzeko Autodefentsa Feminista sareak eratzen jarraitzea.