Martxoaren 13ko igandean San Inazioko Modulu Psikosozialak Autodefentsa Feminista tailer berri bat antolatu zuen Bizinahin, Deustuko Erriberako espazio berreskuratuan. 

Hasieratik espazio segurua sortu zen, eta bertan emakumeek beren bizipen eta jakintzak ekarri zituzten, tailerra aberastuz.

Dinamizatzeileak ahizpatasunetik eta gorputz zaurgarrien defentsaren aldeko begirada proposatu zuen, eta begirada horri eutsi zitzaion une oro. Indarkeria ezberdinei aurre egiteko tresna asko eta anitzak eskaini zituen, bai fisikoak, psikologikoak zein emozionalak.

Parte hartu zuten emakume guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu partekatzeko izan zuten eskuzabaltasunagatik, Isabel Bernal Gallasteguiri bere jakinduria eta egite ona ekartzeagatik, eta Bizinahiko jende guztiari komunitatearentzat hain beharrezkoa den beren proiektu sozialarengatik eta bertara ateak beti ireki dizkigutelako.

 

Gora gorputzen eta lurraldeen autodefentsa!

Reseña taller