Urtearen hasiera Yo ligo yo decidon!

Yo Ligo, Yo Decido topaketetan parte hartu zuten neska guztiek egin zituzten bozketen ondoren, boto gehien jaso zutenetako bat maitasun erromantikoa kudeatzeko modua izan zen.

Oso gustura aritu ginen hausnartzen nola dugun gaur egun maitasun eredu hori, zenbateraino barneratuta ditugun maitasun erromantikoaren mitoak, eta zein kontraesan sortzen zaizkigun beste eredu osasuntsuago, berdinzaleago eta feministago batzuetatik erlazionatu nahi dugunean. Zer egingo dut jeloskor nagoenean? Zergatik sentitzen ditut feminista banaiz? Jakingo al zenuke poliamodioa kudeatzen? Harreman monogamoak ez al dira oso osasungarriak definizioz? Arratsaldean zehar landu genituen galderak izan ziren, eta hausnartzen ari ginela atera ziren materialak utzi nahi ditugu.

Alde batetik, Brigitte Vasalloren «Pensamiento monógamo, terror poliamoroso» liburua gomendatzen dizuegu, maitasun anitzeko harremanetan sakontzen duen egile feminista, ustez berdintasunezkoak eta feministak diren harreman-eredu berri horiek nola sortzen ari diren kritikatuz. Bideo bat ere uzten dizuegu, eta bertan berak liburuaren gakoak azaltzen ditu elkarrizketa oso interesgarri batean:

Bestetik, «estirando el chicle» podcastaren bideo bat uzten dizuegu, Inés Hernand elkarrizketatzeko eta emakumeen sexualitateari buruz hausnartzeko.

Datorren apirileko topaketan (apirilaren 7an, osteguna, Deustu-San Inazioko modulu psikosozialean, arratsaldeko 17: 30ean), emakumeok sexu-arloan jasaten ditugun indarkeria desberdinak landuko ditugu, eta horiek detektatzeko estrategiei eta horiei aurre egiteko gure erresistentziei buruz hausnartuko dugu. Zure plazarik gabe gera ez zaitezen, esteka honetatik aurrera izena ematera animatzen zaitugu.

ENCUENTROS 2021-2022

Autodefentsa 2022

Martxoaren 13ko igandean San Inazioko Modulu Psikosozialak Autodefentsa Feminista tailer berri bat antolatu zuen Bizinahin, Deustuko Erriberako espazio berreskuratuan. 

Hasieratik espazio segurua sortu zen, eta bertan emakumeek beren bizipen eta jakintzak ekarri zituzten, tailerra aberastuz.

Dinamizatzeileak ahizpatasunetik eta gorputz zaurgarrien defentsaren aldeko begirada proposatu zuen, eta begirada horri eutsi zitzaion une oro. Indarkeria ezberdinei aurre egiteko tresna asko eta anitzak eskaini zituen, bai fisikoak, psikologikoak zein emozionalak.

Parte hartu zuten emakume guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu partekatzeko izan zuten eskuzabaltasunagatik, Isabel Bernal Gallasteguiri bere jakinduria eta egite ona ekartzeagatik, eta Bizinahiko jende guztiari komunitatearentzat hain beharrezkoa den beren proiektu sozialarengatik eta bertara ateak beti ireki dizkigutelako.

 

Gora gorputzen eta lurraldeen autodefentsa!

Reseña taller

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

San Inazioko Moduloko Emakumearen arretarako zerbitzuak, Bizinahiko Deustuko Erriberako emakumeekin batera Autodefentsa Feminista tailer berria dakargu, martxoaren 13an Bizinahin burutuko dena 10:00 etatik 19:00 ak arte.

Doakoa da eta 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.

Tailerra Isabel Bernal Gallasteguik gidatuko du, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 17 urte.

Parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 6a baino lehen eskaera orria betez esteka honetan: https://docs.google.com/forms/

Informazio gehiago gure telefonoan:  94 475 94 72, luz. 1 (8,30etik -14,00ak arte)

autodefentsa tailerra

Gure genealogia  feminista

“Neukerabaki”  San Inazioko Modulu Psikosozialeko emakume gazteei zuzendutako programak, 2021 ko Abenduan feministon azken boladako  genealogian murgiltzeko aukera eskaini digu. Gure historia berreskuratzeko, belaunaldi ezberdinetako hiru feministen esperientziaren testigantzak gurekin izan genituen: Begoña Mendia Ibarrola, Bizkaiko Emakume Asanbladako sortzaileetako bat, ekonomista, irakaslea eta Bizkaiko Emakume Asanbladako hezkuntza taldeko kidea, Maitena Monroy Romero, Bizkaiko Emakume Asanbladako militantea, indarkeria matxistei aurre egitean aditua autodefentsa feminista tailerren bitartez, fisioterapeuta genero ikuspegia beti kontuan izanik, eta Ane Navarro Martín, San Inazioko Modulu Psikosozialeko gizarte hezitzailea eta IEA- Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladako eta Uribe kostako talde feministen koordinatzailearen kide ohia.

Ezin izan bazinen etorri, hemen duzu bideoaren esteka.

Historia feminista 1 Historia feminista 2 Historia feminista 3

Komunikatua

Kiskitiñak talde feministak, azkenengo Autodefentsa Feminista tailerra antolatzeko gure kideak izan zirenak, zuekin partekatzen ditugun  hurrengo aldarriak egin dituzte Azaroak 25 aren harira:

[pdf-embedder url=”https://modulodeustosanignacio.org/wp-content/uploads/2021/11/AZAROAREN-25A-kiskitiñak.pdf” title=”AZAROAREN 25A kiskitiñak”]