Joan den azaroaren 20an, ostiralean, Feminismoaren genealogiari buruzko belaunaldiarteko hitzaldia eskaini genuen, «Neuk ligatu, neuk erabaki» andre gazteen proiektuak adin guztietako emakumeentzat antolatua. Jarduera berezi horretan, feminismoaren historia ezagutu nahi izan genuen, eta, horretarako, historia luzeko eta istorio ugariko bi emakume izan genituen gurekin: Bego Salcedo Abizanda eta Bego Mendia Ibarrola, Bizkaiko Emakume Asanbladaren sortzaileetako bat.
Hitzaldia Arrupe Etxean izan zen, non 20 lagun bildu ziren aurrez aurre; halere, grabatu egin genuen, online ere ikusi ahal izateko. Zuzeneko konexioan, 67 lagunek hartu zuten parte, nahiz eta 100 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena online, baita egun horretan bertan ere, baina ezin izan genituen artatu. Ezin izan bazenuen etorri edo ikusi, bideo honetan duzu aukera. Grabaketan, ez da ageri jarduera hasi baino lehen Moduluko antolatzaileek (Itziar Cantera eta Carmen García) eginiko aurkezpena, akats tekniko bat dela kausa. Izan ere, ez genuen izan streamingaz arduratuko zen talde teknikorik, beraz, guk geuk eginiko etxeko grabaketa da. Hori dela eta, barkamena eskatu nahi dizuegu, audioaren/bideoaren kalitatea ez baldin bada oso ona. Hori gorabehera, jardunaldiak merezi zuen gure hizlariek partekatu zuten guztia ahalik eta andre interesdun gehienari helarazten saiatzeko ahalegina. Adin, belaunaldi eta feminismo desberdinetako andreak eurak, historia komunak elkarlotuak.
Video GENEALOGÍA DEL FEMINISMO
Bertaratuek hizlariek emandako informazio-kopuru handia eskertu zuten, bai eta argazki historikoak biltzeko egindako lana ere, eta pozik agertu ziren Feminismoaren 1. Olatu, 2. Olatu eta 3. Olatuko genealogia hori jasotzeko eta Bizkaiko Emakume Asanbladaren hastapenetako bizipen zehatza ezagutzeko gune bat izateagatik.
Hortaz, eskerrak eman nahi dizkiegu hizlari biei hainbat belaunalditako feministon artean osatzen ari garen sare honen sorkuntzan beren jakinduria hainbesteko eskuzabaltasunez partekatzeagatik. Parte-hartzaile guztiek, jarduerarekin pozarren, gehiago eskatu zuten.
Itziar Cantera, Bego Mendia eta Bego Salcedo
Hitzaldia «Neuk ligatu, neuk erabaki» andre gazteen proiektuaren barruan Zoroakekin batera antolatzen ditugun topaketetako bat izan zen. Programa hori hilero egiten dugu emakume gazteekin (18-30 urte). Gure jardueren berri izaten jarraitu nahi baduzu, zure helbide elektronikoa haietan parte hartzeko interesa dutenen e-posten zerrendan erants dezakezu (yoligoyodecido@gmail.com), edo, bestela, Facebook eta Instagram sare sozialetan jarrai diezagukezu.
Mila esker guztioi etortzeagatik! Bereziki, Bego Salcedori eta Bego Mendiari, beren ezagutza eta esperientziagatik; Moduluko Itziar Canterari eta Carmen Garcíari, hitzaldia antolatu, bideratu eta aurkezteagatik; Zoroakeko kide Maitane Martini eta Cristina Castrillori, harreran eta gainerako guztian emandako laguntzagatik; eta Moduluko Ane Navarrori eta Ianire Estébanezi, izen-emateak kudeatzeagatik eta online konexioa ezartzeagatik.