Abendua Autodefentsa Feminista tailer bat eginez estreinatu dugu, indarrez eta ahizpatasunez gainezka utzi gaituena.
Plazer hutsa izan da guretzat, hemendik eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten emakumeei hain giro ederra sustatzeagatik eta haien jakituria hain era eskuzabalean partekatzeagatik.
Eskerrak eman nahi diegu baita Deustuko Erriberako lagunei ere eta Bizinahi kudeatzen dutenei, beti bezala ekimen honi ateak zabaltzeagatik eta hain goxo zaintzeagatik.

Azaroaren 23an Celeste Agüero eta Garazi Basterretxea Barearekin egoteko eta haiekin poesia xuxurlatzen ikasteko aukera paregabea izango dugu.
Ileak harrotzeaz gain, feminismoa sortzen jarraitzeko tresna berri eta potentea ezagutuko dugu.
Izena eman QR aren bitartez edo esteka honetan: https://docs.google.com/forms/d/1c6enCKPwKbny41r9Z4PPqW4r2wil2aLttjLbjtKezp4/edit

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, gure auzoetako jaietara hurbildu gara arriskurik gabeko eta indarkeria matxistarik gabeko harremanen alde lanean jarraitzeko.
Betiko moduan, Deustu eta Saniko jaietan egon gara eta lehenengo aldiz Arangoiti eta Deustuko Erriberara hurreratu gara.
Guztira, gazteen artean 1000 antisorgailu banatu ditugu gure sexu osasun eta birsortze osasun zerbitzuaren inguruko informazioarekin eta beste horrenbeste esku-orri indarkeria matxistak prebenitzeko, hauen aurrean zelan jokatuazaltzen duen informazioarekin.
Beti bezala jai batzordeen laguntza eta haiekin elkarlana funtsezkoa izan da, haiek lagundu digute egunak, ordutegiak eta postua non kokatu aukeratzen, materiala utzi digute eta Erriberako kasuan banaketan ere lagundu digute. Mila esker ekimen hau erraztu diguzuen guztioi.
Guztiok gozatzeko moduko jaien alde

Urteko lehen seihilabete honetan SEF zikloko lehen bi topaketekin hasi gara.
Martxoaren 30ean, osteguna, estreinua izan genuen Inés Bermejo Larrañaga artista bisualak lagunduta. Gure sormen feminista askatu genuen collage teknika erabilita.
Asko gozatu genuen esperientziarekin eta denborak hegan egin zigun ihes. Mila esker guztioi espazio hau partekatzeagatik.

Ekainaren 22rako, osteguna, idazmen sortzailea proposatu genuen adierazpenerako bide erabiltzeko. Gurekin Garazi Basterretxea Barea eta Celeste Agüero izan ziren, hitzekin jolasten adituak.
Topaketa honetatik kontakizunak, ipuinak, poesia eta sailkatu ezinezko hainbat testu sortu zitzaizkigun, barrea eragin zigutenak eta baita ileak tente jarri zizkigutenak ere. Berriro ere eskerrik asko guztioi hau dena partekatzeagatik.


Maiatza honetan berriro ere AMUGE rekin elkartu gara beste Autodefentsa Feminista tailer laburra egiteko.
Bi saiotan zehar batu gara, oraingoan emakume nagusiekin, hauetako asko gazteen amamak direlarik.
Interesgarria izan zen nagusiok maite ditugun neskei helarazten dizkiegun mezuak partekatzea eta berrikustea. Terrore sexualaren testuingurua ikuskatzean, biziko dituzten indarkerien aurrean errua egozten ez dien beste ikuspuntu bat garatu dezakegu.
Bizitako indarkerien aurrean izandako esperientziak eta estrategiak ere partekatu genituen, urteetan zehar emakumeak izateagatik pilatutako jakinduria.
Eskerrik asko AMUGE ko kideoi espazio hauengatik

Pasa de martxoaren 18an 2023ko gure lehen Autodefentsa Feminista tailer trinkoa aurrera eraman genuen San Inazioko Kultur merkatuan gure hezitzailea, Ane Navarro Martinek dinamizatua.
Sortutako espazio ederra nabarmendu nahi dugu, eta partaideen eskuzabaltasuna bizipenak partekatzeko eta kideak zaintzeko.
Gure sareen bitartez @modulodesani, bigarren tailerraren berri emango dizuegu, momentuz azaroan izango dela aurreratu ahal dizuegu.
Askeak izan arte indarkeria matxistei aurre egiteko erak bilatzen jarraituko ditugu.
Kaleetan ikusiko dugu elkar

Martxo honetan San Inazioko Moduluko Emakume zerbitzutik AMUGE elkartearekin batera Autodefentsa Feminista tailerra aurrera eraman dugu. Gure gizarte hezitzaileak, Ane Navarro Martínek dinamizatu du bi saiotan zehar.
Esperientzia ezin hobea izan da, askotariko bizipen eta estrategiak partekatu ditugu indarkeria matxistak ikusarazi eta aurre egiteko.
Nahiz eta Gaia oso gogorra izan primeran pasa dugu, errepikatzeko topaketa zalantzarik gabe.
Eskerrik asko AMUGE ko kide guztiei

San Inazioko Moduloko Emakumearen arretarako zerbitzuak, Autodefentsa Feminista tailer berria dakargu, martxoaren 18an San Inazioko Kultur Merkatuan burutuko dena 10:30etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 19.30ak arte.
Ez da ez da ordaindu behar eta 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.
Tailerra Ane Navarro Martinek gidatuko du, gizarte hezitzailea eta feminista.
Parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 11a baino lehen QR kode honetan jasotako formularioaren bidez.
Informazio gehiago gure telefonoan: 94 475 94 72, luz. 1 (8,30etik -14,00ak arte)

Pasa den Azaroaren 5ean 2022 ko gure bigarren Autodefentsa Feminista tailerra eraman genuen Aurrera. Oraingo hau PARE Deustuko talde feministarekin batera antolatu genuen. Honela, gure auzoetan sare feministak ehuntzeko eta autodefentsarako tresna zein estrategiak partekatzeko gure hautuari jarraipena eman diogu.
Hasieratik parte hartzea oso altua izan zen. Emakumeek bai banakako moduan bai taldean aurre egin behar izan zituzten indarkeria gertaera ezberdinak partekatu zituzten. Era honetan sare eta lotura feministen garrantzia indartu zuen.
Betiko moduan, esperientziarekin pozez gainezka geratu gara, eskerrik asko posible egin duzuen guztiei!
Martxoaren 13ko igandean San Inazioko Modulu Psikosozialak Autodefentsa Feminista tailer berri bat antolatu zuen Bizinahin, Deustuko Erriberako espazio berreskuratuan.
Hasieratik espazio segurua sortu zen, eta bertan emakumeek beren bizipen eta jakintzak ekarri zituzten, tailerra aberastuz.
Dinamizatzeileak ahizpatasunetik eta gorputz zaurgarrien defentsaren aldeko begirada proposatu zuen, eta begirada horri eutsi zitzaion une oro. Indarkeria ezberdinei aurre egiteko tresna asko eta anitzak eskaini zituen, bai fisikoak, psikologikoak zein emozionalak.
Parte hartu zuten emakume guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu partekatzeko izan zuten eskuzabaltasunagatik, Isabel Bernal Gallasteguiri bere jakinduria eta egite ona ekartzeagatik, eta Bizinahiko jende guztiari komunitatearentzat hain beharrezkoa den beren proiektu sozialarengatik eta bertara ateak beti ireki dizkigutelako.
Gora gorputzen eta lurraldeen autodefentsa!
