MODULUA ERE DEUSTUKO JAIETAN

Martxoaren 23an, larunbata, Deustuko jaietan izan ginen aurreko urteetan bezala, indarkeria matxistarik gabeko jai gozagarri batzuen alde.

Bertan 300 kondoi eta “ Bizitza askeak  eta indarkeriarik gabeak” bizitzeko 300 txartel banatu genituen, eta Modulua ezagutzera eman genuen, jendeak jakin dezan gure ateak zabalik daudela.

Jaiak gozatu, ondo pasa ta gutxi gastau!

Foto jaiak Deusto

San Inazio BHIrekin elkarlana

Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean, maiatza honetan San Inazioko institutura hurbildu gara ikasleekin hausnartzeko harremanetan ematen diren indarkeria matxista eta ardura banaketari buruz.

Haien harrera ona eta parte hartzeari esker oso gustura egon gara.

Hurbil egoten jarraituko dugu  bizitzea merezi duten harremanak eraikitzen saiatzeko.

BHI

Komunikatua

Kiskitiñak talde feministak, azkenengo Autodefentsa Feminista tailerra antolatzeko gure kideak izan zirenak, zuekin partekatzen ditugun  hurrengo aldarriak egin dituzte Azaroak 25 aren harira:

[pdf-embedder url=”https://modulodeustosanignacio.org/wp-content/uploads/2021/11/AZAROAREN-25A-kiskitiñak.pdf” title=”AZAROAREN 25A kiskitiñak”]

Zutik, zutik, zutik. Mugimendu feministaren historia eta memoria Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak “ZUTIK ZUTIK ZUTIK. Mugimendu Feministaren Historia eta Memoria Bizkaian (1968-1994)” erakusketa aurkezten du. Erakusketaren komisario-lanak Mercedes Arzbaizak egin ditu, Experiencia Moderna Ikerketa Taldearen lankidetzarekin (UPV/EHU), eta La Prodigiosa Agenciak ekoiztu du.

Urriaren 6ra arte dago ikusgai Ensanche eraikinean (Zabalgune plaza 11, Bilbo).

Erakusketan, mugimendu feministaren une garrantzitsuetako batzuk erakusgai jartzen dituen ibilbide historikoa egiten da. Hogeita bost urteko aldia islatzen du, zeinean bigarren olatuko feminismoak intuizio eta ausardi handiekin abian jarri zuen bizimodua aldatu digun mugimendu soziala.

Ugari izan dira agirien funts pribatuen lankidetza, bereziki, Centro de Documentación de Mujeres Maite Albiz zentroarena. Erakusgai jartzen diren materialak, berriz, liburuak, aldizkariak, pegatinak, aktak, argazkiak eta kartelak dira, besteak beste; esperientzia indibidualaren eta memoria kolektiboaren gordailuak dira, oihartzun gisa erabili ditugunak.

“Lunes lilas 2017” tailerrak

luneslilas

 

Hilean behin elkartzeko txokoa dugu hau, hazteko, aberasteko, elkarbanatzeko eta sarea eratzeko, generoak inposatzen dizkigun aginduak hobeto ezagutzeko eta berauetatik askatzeko, taldekideen testigantza eta kemenaren laguntzaz. Garapen pertsonalak sortu eta bultzatzeko gune partekatua izan dadin nahi dugu.

Tailerra Emakume Zerbitzuak sortu du eta bertoko psikologoak, Itziar Canterak gidatzen du.
Interesa baldin baduzu gurekin harremanetan jar zaitezke servimujer@telefonica.net helbide elektronikoan edo 944759472 telefonora deituz eta 1 luzapena sakatuz.

 

  • Tomándome en serio20 de febrero
  • Tomando mis decisiones20 de marzo
  • ¿Soy dueña de mi tiempo?. 22 de mayo
  • ¿Cómo nos relacionamos con las mujeres?. 19 de junio
  • ¿Cómo nos relacionamos con los hombres?. 16 de octubre
  • Luchando contra el maltrato. 23 de noviembre

Gizon berrien hitzak

“Gizon berrien hitzak” filma: Ikus-entzunezko lana da, bi film laburrek osatua (bat euskaraz eta bat gaztelaniaz), eta guztira 7 minutu irauten du film bakoitzak. Berauen bitartez, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menperakuntza maskulinoaren inguruko sentsibilizazioa eragin nahi dugu.

70 gizon bildu ditugu, adin, etnia, kultura, jatorri, lanbide eta hizkuntza desberdinak dituztenak, baina guztiak Euskal Herrian bizi direnak. Horietako asko ezagunak dira beren arloetan: kultura, musika, zinema edo kirola.

Iratxe Mediavilla zinemagileak zuzendua, Emakunderen (Eusko Jaurlaritza) eta Bizkaiko Aldundiaren finantzaketa jaso du proiektu berri honek.