Bizkaiko Foru Aldundiak “ZUTIK ZUTIK ZUTIK. Mugimendu Feministaren Historia eta Memoria Bizkaian (1968-1994)” erakusketa aurkezten du. Erakusketaren komisario-lanak Mercedes Arzbaizak egin ditu, Experiencia Moderna Ikerketa Taldearen lankidetzarekin (UPV/EHU), eta La Prodigiosa Agenciak ekoiztu du.
Urriaren 6ra arte dago ikusgai Ensanche eraikinean (Zabalgune plaza 11, Bilbo).
Erakusketan, mugimendu feministaren une garrantzitsuetako batzuk erakusgai jartzen dituen ibilbide historikoa egiten da. Hogeita bost urteko aldia islatzen du, zeinean bigarren olatuko feminismoak intuizio eta ausardi handiekin abian jarri zuen bizimodua aldatu digun mugimendu soziala.
Ugari izan dira agirien funts pribatuen lankidetza, bereziki, Centro de Documentación de Mujeres Maite Albiz zentroarena. Erakusgai jartzen diren materialak, berriz, liburuak, aldizkariak, pegatinak, aktak, argazkiak eta kartelak dira, besteak beste; esperientzia indibidualaren eta memoria kolektiboaren gordailuak dira, oihartzun gisa erabili ditugunak.