San Inazioko Moduloko Emakumearen arretarako zerbitzuak, Autodefentsa Feminista tailer berria dakargu, martxoaren 18an San Inazioko Kultur Merkatuan burutuko dena 10:30etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 19.30ak arte.
Ez da ez da ordaindu behar eta 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.
Tailerra Ane Navarro Martinek gidatuko du, gizarte hezitzailea eta feminista.
Parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 11a baino lehen QR kode honetan jasotako formularioaren bidez.
Informazio gehiago gure telefonoan: 94 475 94 72, luz. 1 (8,30etik -14,00ak arte)

Urteko azken topaketa dakargu, datorren abenduaren 15ean, 17: 30ean, San Inazioko Modulu Psikosozialean. Bertan bikote- eta harreman-ereduen gaiari helduko diogu: Zer da poliamoarena? Zer esan nahi du harreman monogamoaren barruan egoteak? Zer osagai dira ezinbestekoak gure burua zaintzeko eta harremanak ditugun pertsonak zaintzeko? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, besteak beste.
Plazak mugatuak dira, beraz, ez ahaztu izena ematea esteka honen bidez: https://forms.gle/voRhPR8WUEkV7bAg9
Laster arte!

Berriro ere Azaroak 25ean feminismoaren ahots aldarrikatzaileei gurea gehitzeko beharrean gaude indarkeria matxistarik gabeko bizitzak lortze aldera. Deustu- San Inazioko Modulu psikosozial honetan 35 urte baino gehiago daramatzagu indarkeria matxista hauek biktimak eta bizirik dirautenak artatzen. Gutxiagotu beharrean gehiago eta gehiago topatzen ditugu, eta egoera batzuk txarrera ere egin dute. Honengatik ziur gaude beharrezkoa dela justizia Feminista aldarrikatzen duen aurtengo lelora atxikitzea, egungoa guztiz eskasa delako eta batzuetan bortitza ere.
Eta badakigu zertaz ari garen, banan banan emakume asko artatu ondoren, beren osasun sexual eta osasun birsortzaile eskubideak bermatzen laguntzera etorri diren milaka emakume. Kontsultategian behin eta berriro entzun dugu euren erabakiak zelan zalantzan jarri dizkieten, zelan beren kezketan bakarrik utzi dituzten, zelan erasoak jaso dituzten zenbait profesionalekin eta zelan eraso sexualen ondorioak pairatu dituzten.
Justizia erakundeak zehazki haien prozesuetan zelan traba egin dieten ere entzun dugu, hauek luzeak, zailak eta ulertezinak bilakatuz.
Indarkeria pairatu duten emakumeei egozten zaizkien kontrol mekanismoen bitartez haien askatasuna mugatua ikusi dutenen testigantzak entzun ditugu terapian. Seme alabak banaketa prozesuetan euren amak zalantzan jartzeko eta min emateko erabiliak izan direla ikusi dugu. Haurtzaroan bizitako eraso sexualen kontakizunak entzun ditugu, edo egunero bizitakoak ezkontideen ohean, edo bortizki kalean….eta ez dira aitortuak ezta artatuak izan.
Orduan bai, haserre gaude eta justizia feminista aldarrikatzen dugu guk ere, askeak eta bizirik nahi ditugulako gure buruak.
Moduluan azaroak 25eko manifestaldiaren deialdira hurbiltzen garen guztiekin gorpuztu nahi gara, bidea antolaketa eta autodefentsa feminista delakoan gaudelako, aurten mugimendu feministak nabarmentzen duen bezala.
Moduluko emakumeei zuzendutako zerbitzuan, indarkeria matxistak pairatu dituzten edo pairatzen jarraitzen dituzten emakumeak artatzen jarraitzeaz gain, gure arteko antolaketa eta autodefentsa sustatzen jarraituko dugu, auzoan jaio ginelako eta bertan sareak ehuntzen jarraitu nahi dugulako.
Gora Emakumeon Borroka! Gora Autodefentsa Feminista!
Pasa den Azaroaren 5ean 2022 ko gure bigarren Autodefentsa Feminista tailerra eraman genuen Aurrera. Oraingo hau PARE Deustuko talde feministarekin batera antolatu genuen. Honela, gure auzoetan sare feministak ehuntzeko eta autodefentsarako tresna zein estrategiak partekatzeko gure hautuari jarraipena eman diogu.
Hasieratik parte hartzea oso altua izan zen. Emakumeek bai banakako moduan bai taldean aurre egin behar izan zituzten indarkeria gertaera ezberdinak partekatu zituzten. Era honetan sare eta lotura feministen garrantzia indartu zuen.
Betiko moduan, esperientziarekin pozez gainezka geratu gara, eskerrik asko posible egin duzuen guztiei!
Azaroan, adimen emozional feministari buruz hitz egin eta hausnartu genuen. Horretarako, Ianire Estébanez psikologo feministaren baterako dinamizazioa dugu, gai honetan ibilbide luzea egin duena. Gainera, topaketa horiek jaiotzetik 2021era arte eraman dituen dinamizatzailea da. Jarrera feminista batetik kokatutako adimen emozionala emozioak genero-ikuspegitik identifikatzen eta ulertzen saiatzen da. Horrela, gizaki guztiok emozio berak esperimentatzen ditugun arren – eta horiek egiteko legitimazioa dugun arren –, gure generoaren arabera emozioak esperimentatzeko eta adierazteko dugun modua baldintzatzen duten gizarte-egiturak daude. Horrela, gizonek amorrua adierazteko zilegitasuna dute, baina ez tristura; eta emakumeek, alderantziz. Gai hori gogoetarako eman zuen, eta parte-hartzaileak eroso sentitu ahal izan ziren esperientziak partekatuz, horietako asko oso antzekoak baitzeuden generoak zuzenean zeharkatzen zituen ondoez emozionaleko egoeren inguruan. Horregatik, beharrezkoa da begirada hori sartzea, bizi garen emozioekin erlazionatzeko moduan etengabe zer prozesu eta dinamika dauden ulertzeko.
