Idazmen sortzailea Garazi Basterretxea Barea eta Celeste Agüerorekin, hitzekin jolasten adituak. Betiko ipuinarekin kokoteraino, gure hitz propioen jarioa letrez aldarrikatuko dugu.
Ekainak 22 osteguna 17:30 tan San Inazioko Modulu Psikosozialean.
Izen ematea Esteka honen edo karteleko QR aren bitartez
https://docs.google.com/forms/d/1onYxW8-ewsuaheSrngrvjdPrK4-l422mdBCPRv5ezG8
San Inazioko Moduluko Emakume zerbitzua

Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean, maiatza honetan San Inazioko institutura hurbildu gara ikasleekin hausnartzeko harremanetan ematen diren indarkeria matxista eta ardura banaketari buruz.
Haien harrera ona eta parte hartzeari esker oso gustura egon gara.
Hurbil egoten jarraituko dugu bizitzea merezi duten harremanak eraikitzen saiatzeko.

Maiatza honetan berriro ere AMUGE rekin elkartu gara beste Autodefentsa Feminista tailer laburra egiteko.
Bi saiotan zehar batu gara, oraingoan emakume nagusiekin, hauetako asko gazteen amamak direlarik.
Interesgarria izan zen nagusiok maite ditugun neskei helarazten dizkiegun mezuak partekatzea eta berrikustea. Terrore sexualaren testuingurua ikuskatzean, biziko dituzten indarkerien aurrean errua egozten ez dien beste ikuspuntu bat garatu dezakegu.
Bizitako indarkerien aurrean izandako esperientziak eta estrategiak ere partekatu genituen, urteetan zehar emakumeak izateagatik pilatutako jakinduria.
Eskerrik asko AMUGE ko kideoi espazio hauengatik

Pasa de martxoaren 18an 2023ko gure lehen Autodefentsa Feminista tailer trinkoa aurrera eraman genuen San Inazioko Kultur merkatuan gure hezitzailea, Ane Navarro Martinek dinamizatua.
Sortutako espazio ederra nabarmendu nahi dugu, eta partaideen eskuzabaltasuna bizipenak partekatzeko eta kideak zaintzeko.
Gure sareen bitartez @modulodesani, bigarren tailerraren berri emango dizuegu, momentuz azaroan izango dela aurreratu ahal dizuegu.
Askeak izan arte indarkeria matxistei aurre egiteko erak bilatzen jarraituko ditugu.
Kaleetan ikusiko dugu elkar

Martxo honetan San Inazioko Moduluko Emakume zerbitzutik AMUGE elkartearekin batera Autodefentsa Feminista tailerra aurrera eraman dugu. Gure gizarte hezitzaileak, Ane Navarro Martínek dinamizatu du bi saiotan zehar.
Esperientzia ezin hobea izan da, askotariko bizipen eta estrategiak partekatu ditugu indarkeria matxistak ikusarazi eta aurre egiteko.
Nahiz eta Gaia oso gogorra izan primeran pasa dugu, errepikatzeko topaketa zalantzarik gabe.
Eskerrik asko AMUGE ko kide guztiei
