Prebentzio-jarduerak
Deustu-San Ignazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzuak antolatutaEuskara – Castellano
Berrikusi asken jarduerak: BERRIAK
Autodefentsa-tailerrak
Gure Emakume Zerbitzuak emakumeentzako autodefentsa-tailerrak antolatzen ditu aldizka. Ikus azken deialdia eta nola eman izena irudi gainean sakatuta.
Sormen Errebelde Feminista
“Sormen errebelde Feminista” zikloa San Inazioko Moduluko Emakumeen arreta zerbitzuak sortutako “Emakume gazteekin indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako sare komunitarioak sortzen” programaren ahalduntze eta jabetze ildoan kokatzen da.
Topaketa hauen helburuetako batzuk hauek dira:
Topaketa bakoitzean aztertuko dugu:
Jaietan ere gozamen askearen alde
Urtero, gure erreferentziazko auzoetako jaietara hurbiltzen gara, jai-batzordeen eta talde feministen babesarekin.
Jarduera hau San Inazioko Modulu Psikosozialeko emakumeei arreta emateko zerbitzuak diseinatutako “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako emakume gazteekin komunitate-sareak ehuntzen” programaren barruan kokatzen da, eta programaren helburu espezifiko hauei erantzuten die:
• Indarkeria matxistaren prebentzio-komunitatea sortzea gure auzoetan, elkarte-mugimenduarekin eta mugimendu feministarekin lankidetzan.
• Sexu-harremanen esparruan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko tresnak eta materialak eskaintzea.
Jarduera honetarako, helburuak honela zehazten dira:
– San Inazio, Deustu, Arangoiti eta Deustuko Erriberako jaietan egotea, auzo bakoitzeko jai-batzordeekin eta talde feministekin koordinatuta.
– San Inazio, Deustu, Arangoiti eta Deustuko Erriberako jaietansexualitateari buruzko mezu positiboak eta Moduluko sexu-osasuneko eta ugalketa-osasuneko baliabideei buruzko informazioa jasotzen dituzten preserbatiboak banatzea.
– San Inazio, Deustu, Arangoiti eta Deustuko Erriberako jaietan sexu-erasoen prebentzioari buruzko informazioa duten txartelak banatzea.
Preserbatiboek eta banatzen ditugun txartelek gure telefonoa eta webgunea dituzte ikusgai. Bestalde, txartelak “Bizitza askeak eta indarkeriarik gabeak” gidaren zati bat jasotzen du, eta QR bat du, bertsio luzatua eskuratzeko.
Aurreko jarduerak
“Yo decido” neska gazteentzako topaketak
Hilero antolatzen dira harremanez, ligatzeaz eta sexualitateaz eztabaidatzeko.
Informazio gehiago jasotzeko, sakatu irudi gainean edo ikus Yo ligo, yo decido
Zubirik zubi
Zubirik zubi emakumeentzako jarduera bat da, ostegunero elkarrekin paseatzera ateratzeko.
Ekimena gehiago ezagutu nahi izanez gero, sakatu irudi gainean
Aitalagun Programa
Programa hau guraso gazteentzat da. Ezagutu zer den eta nola hartu parte irudi gainean sakatuta.
Masculinitateak
Argazki-erakusketa, tailerrak, bideo-forumak maskulinitate berrien, indarkeriaren, berdintasunaren gainean HEMEN
Gizon berrien hitzak
Hainbat gizon berdintasun ezaren kontra agertzen dituen bideoaren izenburua da. Informatu eta partekatu irudi gainean sakatuta.




