Emakumeok elkarrekin gehiago ahal dugulako
Ekimen hau beste emakumeekin tartetxo bat izan eta pasiotxo bat eman nahi duten emakumeei zuzenduta dagoen ekintza.
Non ezagutu ditzaket beste emakume batzuk? Nire bikotekidearekin harremana bukatu den momentu honetan, edo nire seme-alabak helduak diren momentuan, galdu ditudan guneak berreskuratu nahi nituzkeen momentuan…. aisialdiaz gozatzeko inor gutxi ezagutzen dudala konturatzen naiz, ez dakit norengana ezta nora jo lagunak egiteko, emakume gehiago ezagutzeko eta haiekin batera aisiguneak eta esperientziak partekatzeko.
Elkarrekin ibiltzen garen bigarren urtea dugu hau, ostegun arratsaldero gure artean zubiak eraikiz. Esperientzia aberatsa, atsegina eta askotan dibertigarria ere izaten ari denez, parte hartzera animatu nahi zaitugu. Animatu, oso ongi etorria izango zara!
Ekimen honen bidez kanpoan eta aisialdian burutzeko jardueraren proposamena luzatzen dugu, topagune eta ongizaterako bultzada izan nahi duena, guretzako astia, indarra hartzeko solasean gauden bitartean, eta batek daki, agian baita lagunak egiteko ere. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz: 944759472, 1 luzapena sakatuz, edo 656 793 760, edota gure helbide elektronikoaren bitartez: servimujer@telefonica.net