CUERPO Y MOVIMIENTO: LEHENENGO LURRALDEA

Martxoaren 21ean, ostegunean Sormen Errebelde Feministaren topaketei hasiera eman genien Itziar Arroyorekin, ibilbide luzeko dantzaria. Topaketa espazio segurua bihurtu zen, non mugimenduak, sentsazioak eta bizipenak partekatu ahal izan genituen askatasunetik eta plazer hutsetik.

2024ko topaketen ziklo honekin jarraitzeko, gure gorputzak eta lurraldeak hainbat artetatik aztertuko ditugu, jolasteko, esperimentatzeko eta gure energia sortzailea askatzeko. Adi gure sareei!

image1

Martxoak 8an Deustu-San Inazioko emakume langileok grebara goaz!

Planto egiteko arrazoiz gainezka gaude.

Emakume feministak izan ziren auzoan gure sortzea bultzatu zutenak.

Emakumeentzat egin dugu lan 35 urtez.

Emakumeekin lan egiten dugunok emakume feministak izan ziren eta gara.

Gu denak bizi gara sistema heteropatriarkalak inposatzen digun indarkeria ezberdinen pean.

Gu denak irtengo gara Martxoak 8an kalera borrokan eta erresistentzian elkarturik gaudela esatera.

Gu denak egunero elkartuko gara indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bizitzeko zilegi den desiran, emakume moduan parte hartzearen bitartez baino ez dugula helburu hau lortuko ulertuz.

Elkarrekin, ezberdinak, berdinak.

2019ko Martxoak 8 honetan, Emakumeon nazioarteko eguna. ZUTIK EMAKUMEAK!

Gure aldarria EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTA espazioan egin dugu

 

IMG-20190227-WA0001

Encuentros Yo decido junio-diciembre 2018

Después del verano, y manteniendo el programa de encuentros mensuales que realizamos para el empoderamiento de mujeres jóvenes, se organizaron dos encuentros más amplios con la colaboración del colectivo de mujeres Zororak, en los que pudimos alargar la duración de los mismos y contar con Isabel Duque, la psicóloga y youtuber Psico Woman, y Ziortza Karranza, psicóloga y sexóloga de Gurenduz.

Así, los cuatro encuentros realizados en estos meses, fueron muy intensos! En septiembre, trabajamos y reflexionamos sobre el acompañamiento a amigas que están en una situación de violencia de género. En octubre, en uno de los encuentros más amplios, pudimos hablar sobre sexualidades diversas con la Psico Woman, y en noviembre, con Ziortza Karrantza, tuvimos la oportunidad de realizar un taller sobre amor y pareja. Terminamos el año juntándonos para trabajar nuestras vivencias en las relaciones entre madres e hijas.

 

octubre psicowoman 1                 noviembre ziortza 2

 

octubre psicowoman 3

noviembre ziortza 3
diciembre madreshijas

Toda nuestra programación de encuentros, actualizaciones, noticias y fotos, se actualizan cada semana en Facebook en la página Yo ligo, yo decido. También puedes ver las fotografías de nuestros encuentros en Instagram 

 

 

Aurten ere Deustuko jaietan!

Aurten ere, Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzua kalera irtengo da Deustuko jaietan. Gazteen artean kondoiak banatuko ditugu txosnagunean kokatuko den gure jaiman.

Nahi ez diren haurdunaldiak eta sexu bidez transmititzen diren eritasun eta infekzioak ekidin nahi ditugu eta sexu osasuntsu eta librea bultzatu nahi dugu.

Denok gure gorputzak gozatu ditzagun erantzukizunez eta errespetuz.

Jaietan ikusiko dugu elkar!

deustu

Jardunaldia, azaroak 17. Aitatasunak

Azaroaren 17an Bilbon arratsaldeko 18:00etan Bizkaiko Foru Aldundiak eta guk Moduluak (Emakundearen laguntzarekin) antolatuko dugu jardunaldi hau (gazteleraz izango da)
Non daude gizonak? Aitatasunaren mundu mailako egoeratik maskulinitateaz bizitzaren erritmoaz batera bilakatzera. “¿Dónde están los hombres? Del estado mundial de la paternidad a transformar las masculinidades al ritmo de la vida”
Gary Barker hizlaria izango da, bere biografia kartelan irakur dezakezu.
Aitalagun gure azken proiektua ere aurkeztuko dugu.
Ez duzu izenik eman behar.
Ongi etorri!

kartelafrogaeuskaraz