Sormen Errebelde Feminista 2025

BADATOR Sormen Errebelde feminista 2025 eko hirugarren topaketa !!

Oraingoan ilustrazioaz baliatuko gara  gure erreferenteak irudikatzeko Bea Aparicio Basterrecheak lagunduta

*Emakumeei eta disidentziei zuzendua

*Ekarpena: zure sormena eta gogoak

Izen ematea: https://labur.eus/SEF253

SORMEN ERREBELDE FEMINISTA 2025

Badaukagu  labetik atera berria  2025 urterako Sormen Errebelde Feminista programa.

Aurten  lau topaketak lotuko dituen haria “bestelako erreferenteak” izango da,  sistemak saltzen digun arrakasta erreferenteetatik at. Eta honetarako kartel paregabea dakargu

Hemen topaketetan duzuen interesa adierazi eta datak hurbiltzerakoan izena emateko infoa bidaliko dizuegu: https://labur.eus/SEF25

LASTER ARTE!!!

“SORMEN ERREBELDE FEMINISTA”

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bizitzeko ezinbestekoak diren hiru hitz horiekin, 16 urtetik gorako emakumeentzako* sormenaren inguruko lau topaketako ziklo bat jarri dugu abian.

Modulutik egiten dizuegun proposamena topaketarena eta adierazkortasunarena da. Izan ere, etorkizunean indarkeria matxistarik gabeko bizitzak zer izan litekeen imajinatzeaz gain, badakigu gaur egun espazio seguruetan elkartzearen bidez askatasunez adierazteko bizipena praktikan jar daitekeela.

Lehenengo topaketa Itziar Arroyo Puentek gidatuko du eta gure lehen lurraldeari buruz arituko da, gorputzari buruz, eta mugimendua erabiliko du topagune adierazkor gisa. Topaketa honetarako plaza guztiak egokituta ditugu jada. Topaketa maiatzaren 23an izango da, eta Maite Mentxaka Tenarekin elkartuko gara, ilustrazioaren eta argazkigintzaren bidez lurraldeetako gorputzak aztertzeko. Hitzen bitartez gure bizipenetarako sarrera Celeste Aguerorekin irailaren 26an eta, azkenik, azaroaren 21ean, Ines Bermejorekin batera, bizi izan ditugun errealitateak berreraikiko ditugu.

Hurrengo estekaren bidez jakinarazi ahal diguzue hurrengo topaketetara joan nahi baduzue, eta aurrerago bidaliko dizuegu informazioa, izena eman dezazuen. Horrela, indarkeria matxistaren aurkako tresnarik indartsuena praktikan jartzen jarraitzen dugu: “Indarkeria matxistarik gabeko auzoetarako emakumeen sareak sortzea”. Sanin ikusiko dugu elkar.

 

sormen orokorra

ANTSIETATEARI BURUZKO TAILERRA AZAROAN AMUGEN

Azaroan modulua berriro hurbildu da AMUGEra, oraingo honetan antsietateari buruzko bi tailer burutzeko. Lehenengoan 45 urtetik gorako 5 emakume egon ziren, eta ostiralekoan 35 urtetik beherako 8 emakume.

Bi tailerretan hasi ginen geure burua aurkezten eta testuinguruan jartzen, antsietatearen gaian zuten interesari buruz aritzen. Guztiek ezagutzen zuten antsietatea zer zen, eta bi taldeetan antsietatearen medikalizazioari buruzko kontakizunak izan ziren, sintomak kudea ezinak bihurtu zirelako.

Terminoari buruzko marrazki kolektibo batean honako hitz hauek agertzen ziren: “problemak”, “larritasuna”, “ondoeza”, “bakardadea”, “hutsa”. Irudi hau CIE-10 diagnostiko-eskuliburuan agertzen denarekin kontrastatu da, eta egiaztatu da sintomak agertzen direla, baina ez direla agertzen ingurunearekin zerikusia duten “arazoak” eta “bakardadea” bezalako gaiak, antsietate-sentimenduekin ere lotuta daudenak.

Antsietate-nahasmenduarekin bateragarriak diren sintomak dituen gizarte-bazterketako egoera bati buruzko fikziozko adibide baten bidez, zalantzan jarri da sintomak soilik diagnostikatzeko eta testuingurua ahazteko planteamendu biomedikoa. Parte-hartzaileek komunitateko kide izatea balioetsi dute, estres-sintomak babesteko elementu gisa.

taller ansiedad amuge

El ideal maternal y su reverso Jardunaldia 2022/03/18

Pasa den martxoaren 18an San Inazioko Modulu Psikosozialeko kideok Osasun Mentalaren Elkartearekin batera amatasun eredu idealari buruz KATIXA AGIRRE, CAROLINA DEL OLMO ETA SOFIA BARANDIARAekin eztabaidatzeko aukera izan genuen.

Katixa Agirre Amek ez dute bere liburuaren bitartez amatasunaren alde ilunean murgiltzen da bere eleberriaren ardatz moduan ume hilketa bikoitz bat proposatuz:

Bere aldetik, Carolina del Olmok  jendarte indibidualistetan ditugun baldintza materialek amatasuna eta hezkuntza zelan baldintzatzen dituen aztertzen du, egoera paradogiko honi kritika eginez:

Sofía Barandiaranek amatasunaren inguruko tabuak jorratzen ditu, eta emakumeen psikismo eta subjetibotasunean  eredu idealen lorratza zein den aztertzen du:

Gure genealogia  feminista

“Neukerabaki”  San Inazioko Modulu Psikosozialeko emakume gazteei zuzendutako programak, 2021 ko Abenduan feministon azken boladako  genealogian murgiltzeko aukera eskaini digu. Gure historia berreskuratzeko, belaunaldi ezberdinetako hiru feministen esperientziaren testigantzak gurekin izan genituen: Begoña Mendia Ibarrola, Bizkaiko Emakume Asanbladako sortzaileetako bat, ekonomista, irakaslea eta Bizkaiko Emakume Asanbladako hezkuntza taldeko kidea, Maitena Monroy Romero, Bizkaiko Emakume Asanbladako militantea, indarkeria matxistei aurre egitean aditua autodefentsa feminista tailerren bitartez, fisioterapeuta genero ikuspegia beti kontuan izanik, eta Ane Navarro Martín, San Inazioko Modulu Psikosozialeko gizarte hezitzailea eta IEA- Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladako eta Uribe kostako talde feministen koordinatzailearen kide ohia.

Ezin izan bazinen etorri, hemen duzu bideoaren esteka.

Historia feminista 1 Historia feminista 2 Historia feminista 3

Moduloa, auzoetako emakumeekin batera autodefentsa feminista sareak sortzen

Bizinahi, Deustuko Erriberako berreskuratutako espazioak, maiatzaren 30 ean auzoko emakume talde bat bere lokalean hartu zuen Autodefentsa Feministaren bitartez indarkeria matxisten aurrean indartzeko. Isabel Bernal izan zen honakoan ere bizipen tailer honen gidaria. Bertan bikote harremanetan bizitzen diren indarkeriak agerian jarri eta hauen aurrean autodefentsarako bideak aurkitzea izan ziren helburu nagusiak.

Tailerrak espazio segurua sortu zuen, eta bertan Erriberako emakume hauek epairik gabe beren bizipenak partekatu ahal izan zituzten eta horrek harremanetan egon litekeen gehiegikeriak identifikatzea eta elkar laguntzarako sarea sortzea ahalbideratu zuen.

Deusto San Inazioko Modulu Psikosozialak 2014 urtean hasi zen Autodefentsa Feminista tailer hauek antolatzen. Gure ustez indarkeria matxistei aurre egin behar diegun emakumeoi laguntzeko erarik onena gure auzoetan auto antolakuntza eta mobilizazio feminista aldarrikatzea da, parte hartzea eta erantzuna sustatzeko bai eremu pribatuan zein publikoan.

Eskerrik asko Erriberako emakumeei zuen gogoengatik, eta Bizinahi espazioari bere auzoko autodefentsa ereduagatik. Gora zuek!

 

Bizinahi 1

Hurrengo tailerra Azaroan egingo dugu. Espero dugu berriro ere gure auzoetan antolatutako emakume feministekin batera lan ahal izatea, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bizitzeko Autodefentsa Feminista sareak eratzen jarraitzea.