Deustu-San Inazioko Moduloak eta Kiskitiñak Arangoitiko Talde Feministak Isabel Bernal Gallastegik gidatutako Autodefentsa Feminista Tailerra proposatu dute datorren urriaren 30ean burutzeko.

Horrela, Bilboko 1. Eta 2. Barrutietako auzoetan (hori baita gure interbentziorako eremua) elkarte feminista eta emakumeen elakarteekin elkartasunak ehuntzeko gure konpromezuari jarraipena emango diogu. Honako honetan Arangoitin izango gara, non betidanik egon diren irisgarritasun arazoak, emakumeen hainbat belaunaldiri gauez etxeratzerakoan segurtasun ezaren bizipena eraginez.

Autodefentsa Feminista “Kalea eta gaua gureak ere badira” leloa errealitatera ekartzeko tresna da, eta tailer honekin partehartzaileei mezu hau helarazteko eta ahalik eta libreen sentiarazteko asmoa dugu, eta era berean, espazio hau norabide berean zuzendutako egitasmoak zabaltzeko haztegi izaten dadila.

Izen ematea urriaren 22an bukatuko da eta dauden leku mugatuak eskaerak heltzen diren ordenari jarraituz banatuko dira. Informazio guztia atxikitutako kartelean dago.

2021autodefentsa