Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialak Autodefentsa Feminista tresna gisa azaroaren 30eko grebarekin bat egin du

Urtero Modulu Psikosozialetik autodefentsa feminista tailer bat antolatzen dugu azaroan, baina 2023an erabaki dugu egin dezakegun Autodefentsa Feminista ariketarik onena ZAINTZARAKO ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDEKO GREBA FEMINISTA OROKORRARI protagonismoa ematea dela.
Euskal Herriko mugimendu feministaren zati bat prozesu asanbleario bat gidatzen ari da, eta bertan sindikatuak, elkarteak, taldeak eta norbanakoak parte hartzen ari dira. Greba autodefentsa-prozesu batean aurrerapausoa da , kapitala erdigunean jartzen duen eta bizitzaren zaintza periferiara eta prekarietatera baztertzen duen sistema batean bizitzeak dakarren erasoaren aurrean.

Gure lanaren zentzua, arreta asistentzialetik haratago, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak sustatzea da. Horregatik, emakumeak kalitatezko bizitzak izateko eskubidea babesten laguntzeko banakako arreta emateaz gain, komunitatean indarkeria matxistarik gabeko espazio seguruak sortzen lagunduko duten programak ere aurrera eramaten ditugu.
Autodefentsa feminista tailerrak programa horien parte dira, eta San Inazioko Moduluak eta Bilboko 1. eta 2. barrutiko mugimendu feministako taldeek antolatzen dituzte. Azaro honetan, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak sustatzeko gure ekintza GREBArekineta haren prestakuntzarekin egongo da. Greba honek deitzen gaituelako:


Zaintzaren langileak garelako deitzen gaitu,
zaintzaileak garelako deitzen gaitu,
interdependenteak garelako deitzen gaitu,

GREBA egunaren ondoren, zaintza-sistema publiko eta komunitario baten alde egin beharreko hurrengo urrats kolektiboei buruz hausnartu eta gero, Pare Deustuko Gazte Talde Feministarekin partekatuko dugu Autodefentsa Feminista tailerraren antolaketa.

Ordura arte,
Grebara bai,
Nik haien alde,
Eta haiek nigatik.

kartela greba

468 ad