Argitaratutako materialak
Deustu - San Inazioko Moduluko Psikosoziala
Euskara – Castellano

Gizon berrien hitzak
Bi bideo hauetan, jatorri, lanbide eta nortasun desberdinetako hainbat gizon berdintasun ezaren eta matxismoaren kontra mintzatzen dira. Ikusteko eta partekatzeko aukera duzu.

Maskulinitate berrien eta berdintasunaren aldeko egutegia 2013
Egutegi honen bidez, gizonak kontzientziatu nahi ditugu, asko dagoelako egiteke tratu txarren eta desberdintasunaren aurrean, eta gure ardura delako haiei aurre egitea. Beste gizon eredu bat eskaini nahi dugu, beteago, bihozberago eta arrazoidunago, indarrean dagoen eredu patriarkalarekin konparatuz. Aurretik 365 egun, jazarri eta menderatu baino, berdintasunean jardun eta errespetatu nahi duen gizonarentzat. Irudi horren aldeko bidea da gure erronka.

“Nire denbora neurea da” -“Mi tiempo es mío”: emakumeentzako Agenda 2011
2011n argitaratu zen emakumeak beren denborari dagokionez ahalduntzeko.

Emakume Gazteen kontrako Indarkeria: indarkeria psikologikoa bikote-harremanetan. Bukaerako txostena.
Txosten honek (Cantera, Estébanez, Vázquez, 2009) laburbiltzen ditu 2007-2009 urteen artean egindako ikerketaren esparru teorikoa eta emaitzak.

“Neuk ligatu, neuk erabaki” gidatxoa
Neska gazteentzako programaren baitan argitaratuta, neskok gauez eta kalean bizi ohi dituzten preso sozial handiko egoerak biltzen ditu, nork bere gorputzaren gainean erabakitzeko ahalmenaren aldeko mezua zabaltzearekin batera. Gidatxoa neskekin hilero egiten diren hainbat topaketa-jardueraren hasiera da.
Webgunean informa zaitezke, eta gidatxo osoa hemen deskarga dezakezu :

Berdintasunaren aldeko gizonen egutegia 2012
Piper Txuriak elkartearekin batera garaturiko sentsibilizazio-kanpainen baitan, egutegi hau egin zen. Helburua da gizonen irudiak eskaintzea eredu tradizional patriarkal nagusiak inposatzen dituen jokabide sexista, bortitz, lehiakor eta homofobikoetatik at, irudiok eguneroko gauza ohikoa bihurtu ahal izango direlakoan.
Egutegia hemen deskarga daiteke:

Neska-mutilentzako “Horrelakoa naiz ni” – “Así soy yo” liburuxka eta CD interaktiboa
2010eko apirilaren 22an eginiko Jardunaldian, Moduluak eta Sortzenek egindako gazteentzako material hezigarriak aurkeztu ziren: neska-mutilentzako despegableak eta CD-Gida hezigarri interaktiboa

Gida pedagogikoa
2015ean hezkuntza formal eta ez formalean lan egiten duten profesionalei zuzendutako gida pedagogikoa eratu genuen gaia talde misto zein ez mistoetan garatzeko. Oinarrizko kontzeptu teorikoak biltzen ditu eta hiru dinamika eskaintzen ditu, zentruen beharretara molda daitezkeenak.

“Deskonekta zaitez tratu txarretatik”: Gazteentzako gida
“Desconecta del maltrato” / “Deskonekta zaitez tratu txarretatik” Gida neska-mutil gazteentzat da, eta helburu du kontzeptuak eta nahaste-borrasteak argitzea maitasunaren eta indarkeriaren gainean, indarkeria psikologikoaren detektatzea hobetzea eta hainbat jarraibide eskaintzea bikotekideen arteko harreman onei buruz. Gazteentzako aldizkarien estiloari jarraiki, hainbat ataletan komiki-istorioak, testak, galdera-erantzun bidezko aholkularitza… jasotzen ditu, eta, batik bat, hausnarketa, iritzia ematea eta trukatzea eragiteko edukia.
Gidaren egileak Norma Vázquez, Itziar Cantera eta Ianire Estébanez dira. 1.000 aleko lehen argitalpena Bilboko Deustu eta San Ignazioko Modulu Psikosozialak egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren, BBKren eta Emakunderen laguntzari esker; ondoren, Sortzenek berrargitaratu zuen. Eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin helbide honen bitartez:

Tratu Onaren aldeko iradokizunen eskuliburua. Itziar Cantera
Azken berriak blogean
Ez gaitzazu galdu!
Elkarlana AMUGE elkartearekin
Martxo honetan San Inazioko Moduluko Emakume zerbitzutik AMUGE elkartearekin batera Autodefentsa Feminista tailerra aurrera eraman dugu. Gure gizarte hezitzaileak, Ane Navarro Martínek dinamizatu du bi saiotan zehar. Esperientzia ezin hobea izan da, askotariko bizipen eta estrategiak partekatu ditugu indarkeria matxistak ikusarazi eta aurre egiteko. Nahiz eta Gaia oso gogorra izan primeran pasa dugu, errepikatzeko topaketa […]
Autodefentsa Feminista tailerra
San Inazioko Moduloko Emakumearen arretarako zerbitzuak, Autodefentsa Feminista tailer berria dakargu, martxoaren 18an San Inazioko Kultur Merkatuan burutuko dena 10:30etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 19.30ak arte. Ez da ez da ordaindu behar eta 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago. Tailerra Ane Navarro Martinek gidatuko du, gizarte hezitzailea eta feminista. Parte hartzeko izena eman behar da […]
Urteko azken topaketa!
Urteko azken topaketa dakargu, datorren abenduaren 15ean, 17: 30ean, San Inazioko Modulu Psikosozialean. Bertan bikote- eta harreman-ereduen gaiari helduko diogu: Zer da poliamoarena? Zer esan nahi du harreman monogamoaren barruan egoteak? Zer osagai dira ezinbestekoak gure burua zaintzeko eta harremanak ditugun pertsonak zaintzeko? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, besteak beste. Plazak mugatuak dira, beraz, ez […]