Gazteentzako astearteetan

Gure sareak – Nuestras redes

Dónde estamos – Non gaude

Autodefentsa Feminista tailerra Bizinahin

  Abendua Autodefentsa Feminista tailer bat eginez estreinatu dugu, indarrez eta ahizpatasunez gainezka utzi gaituena. Plazer hutsa izan da guretzat, hemendik eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten emakumeei hain giro ederra sustatzeagatik eta haien jakituria hain era eskuzabalean partekatzeagatik. Eskerrak eman nahi diegu baita Deustuko Erriberako lagunei ere eta Bizinahi kudeatzen dutenei, beti bezala […]

ANTSIETATEARI BURUZKO TAILERRA AZAROAN AMUGEN

Azaroan modulua berriro hurbildu da AMUGEra, oraingo honetan antsietateari buruzko bi tailer burutzeko. Lehenengoan 45 urtetik gorako 5 emakume egon ziren, eta ostiralekoan 35 urtetik beherako 8 emakume. Bi tailerretan hasi ginen geure burua aurkezten eta testuinguruan jartzen, antsietatearen gaian zuten interesari buruz aritzen. Guztiek ezagutzen zuten antsietatea zer zen, eta bi taldeetan antsietatearen medikalizazioari […]

Sormen Errebelde Feminista – Poesía xuxurla tailerra

Azaroaren 23an Celeste Agüero eta Garazi Basterretxea Barearekin egoteko eta haiekin poesia xuxurlatzen ikasteko aukera paregabea izango dugu. Ileak harrotzeaz gain, feminismoa sortzen jarraitzeko tresna berri eta potentea ezagutuko dugu. Izena eman QR aren bitartez edo esteka honetan: https://docs.google.com/forms/d/1c6enCKPwKbny41r9Z4PPqW4r2wil2aLttjLbjtKezp4/edit