Arreta psikologikoa

Itziar Cantera, psikologo terapeuta
Ondokoek emakumeengan eragindako ezinegon emozional eta psikosoziala artatzen dugu:
- Genero-desberdintasuna, emakumeei gainkarga eta bazterkeria dakarkiena, hala nola aukerak galtzea eta beren burua garatzeko zein ase sentitzeko ezintasuna.
- Genero-indarkeria, gure egoa eta pertzepzio-sistema kaltetzen dituena, gure duintasuna erasotzearekin eta gure segurtasuna kolokan jartzearekin batera.
Ondoko gaiak jorratzen ditugu:
- bikote-arazoak: “zurekin ez, zu gabe ere ez”
- gainkarga eta gatazka familiarra, familiarteko indarkeria
- tratu txarra
- mobbinga
- egungo edo haurtzaroko eraso sexualak
- zailtasunak sexualitatean
- abortuarekin eta amatasunarekin loturiko arazoak
Arreta psikologikoaren helburu zehatzak
- Gune bat eskaintzea entzunak izateko, eusteko, informazioa eta orientazioa eskuratzeko, pertsonalizatua eta arreta jasotzen duen emakume bakoitzaren ezaugarriei egokitua.
- Norberaren ezagutza eta eskaria eragin duen arrazoiaren gaineko jabekuntza sustatzea, arrazoi hori kausa anitzeko subjektuaz barrurako nahiz kanporako testuinguruan jarrita.
- Erabiltzailearen baliabideak sendotzea eta haren ahalduntzea sustatzea, bestelako erantzun hobeak eta erabiltzailearen egonezina arintzeko beharrezko aldaketak bultzatuta, haren bizi-kalitatea hobetze aldera.
Arreta psikologiko mota
- Informazioa emateko, orientatzeko edota bideratzeko elkarrizketak
- Arreta-eskariaren Harrera eta Balorazioa. Hiru elkarrizketa egiten digu:- erabiltzailea ezagutzeko,- eskaria baloratzeko eta esku-hartze proposamen bat egiteko.- erabiltzaileari aurkezteko eta harekin batera lanerako plan eta konpromiso bat adosteko, ondokoak definituta: nola heldu arazoari, landu beharreko garrantzizko alderdiak zein helburuak eta egutegi bat. Plana bukaerara arte berrikusiko eta egokituko da.
Arazoari heltzeko moduak eta arreta-proposamenak
- Orientatzeko, Informatzeko eta Jarraipena egiteko elkarrizketak
- Banakako psikoterapia
- Taldekako psikoterapia
- Ahalduntzearen aldeko topaketa-tailerrak eta taldeak
Jakin badakigunez emakumeen ezinegonak emakume bakoitzarengan duela eragina, baina jatorri sozial eta kulturala daukala, emakumeei arreta psikologikoa emateko programa ezinbestean osatzen da “Berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren kontra” prebentzioeta zabalkunderako programarekin (Ikus: Sentsibilizazioa eta prebentzioa).

Itziar Cantera, Ianire Estébanez eta Ane Navarro, psikologoak eta talde hezitzailea.
Terapia-taldeak, eta ahalduntzearen aldeko topaketa-taldeak.