Berdintasun, prebentzio eta indarkeria sexistari buruzko sentsibilizazioa
Prebentzio-jarduerak
Galdetu eta ezagutu egun antolaturiko jarduerak guztiak hemen sakatuta

Ianire Estébanez, psikologoa
Prebentzio- eta sentsibilizazio-atalean, berdintasunaren eta indarkeria sexistaren prebentzioa ardatz dituzten programak eta jarduerak antolatzen dira.
“Neuk erabaki” neska gazteentzako programa
Programa honen helburua da gazteen bikote- eta sexu-harremanetan eraso sexualak eta indarkeria sexista prebenitzea.
- Hilero, topaketa-taldeak antolatzen dira. (Harremanak, maitasuna, bikote ohiak, sexualitatea, ligatzea, gorputza, presio soziala…).
- Zalantzak argitzea eta emakume gazteen kasuen jarraipena.
Heziketa- eta sentsibilizazio-jarduerak
Jardunaldien antolaketa oro har biztanleriarentzat edo profesionalentzat, urtean hainbat deialdi eginda
Ikus hemen egindako jardunaldiak.
Material didaktikoen edo zabalkunderako materialen argitalpena eta lankidetza ikerketekin. Hemen.
Afektibitate- eta sexu-heziketari buruzko tailerrak ikastetxeetan.
Berdintasunaren gaineko sentsibilizazioa
- Emakume ataleko taldeak artikuluak, hausnarketak, esteken edo jardueren gomendioak idazten laguntzen du “Eva saca la Roja” blogean, elcorreo.com-eko Bizitza solidarioa atalean: http://blogs.vidasolidaria.com/evasacalaroja
- Emakume gazteei begirako sentsibilizazioa. Sexualitateari eta afektibitateari buruzko edukien zabalkundea http://yoligoyodecido.wordpress.com webgunean eta edukien hedapena sare sozialetan: Facebook eta Twitter.
- Gizonei begirako sentsibilizazioa. Elkarlana Piper Txuriak elkartearekin, berdintasunaren aldeko Bilboko gizon-taldearekin, jarduerak antolatzeko, esaterako, egutegiak edo argazki-erakusketak. http://www.pipertxuriak.com

Oier Lartategi, Genero aktibista eta sareen kudeatzailea