2012 urtean jaiotako ekimena dugu gazteentzako programa hau. Nagusiki neskei zuzenduta dago, haien harreman afektibo eta sexualekin loturiko arazoak artatze aldera, tatez ere tartekako eta ligatze harremanetan indarkeria ekiditeko, hala nola gaueko aisialdian gertatzen diren eraso sexistak.
Programa, sarean zein aurrez aurreko bileretan garatzen da:
1- Interneten, sentsibilizaziorako edukiak zabalduz eta neskekin etengabeko elkarrizketari eutsita:
- Neska gazteek bizi dituzten presio desberdinen gainean hausnartzeko web-gune batekin
- Sare sozialen bidez (Facebook, Instagram) etengabeko komunikazio bide batekin.
- Kontsultetarako e-posta batekin (yoligoyodecido@gmail.com). Helbide honetara mutilek zein neskak idatz dezakete haien zalantzak gure psikologa Ianire Estébanez adituari helaraziz.
2- Era berean aldizkako topaketak egiten ditugu Moduluaren egoitzan gurekin harremanetan jartzen diren 18 urtetik gorako neska gazteentzat.
3- 2015ean hezkuntza formal eta ez formalean lan egiten duten profesionalei zuzendutako gida pedagogikoa eratu genuen gaia talde misto zein ez mistoetan garatzeko. Oinarrizko kontzeptu teorikoak biltzen ditu eta hiru dinamika eskaintzen ditu, zentruen beharretara molda daitezkeenak. Material hau elebiduna da.
** Programa honen barruan sortutako neska gaztentzako gida elebidun laburra eskuratu dezakezue gure “argitaratutako materialak” atalean.
Hurrengo topaketak: idatzi yoligoyodecido@gmail.com