Maskulinitateak eta prebentzioa

Urria eta abendua bitartean, eta kasu batzuetan Piper Txuriak elkartearekin batera, tailer ugari eta beste jarduera-mota batzuk egiten ari gara, maskulinitatearen, berdintasunaren eta eta indarkeriaren prebentzioaren inguruan:

Gizonentzako bost tailer, ondoko erakundeek antolatuta: FEDEAFESek, osasun mentalaren erabiltzaileen federazioa (Gasteizen, Donostian eta Laudion), eta ZUBIKOk, zigor penalak edota kartzelarekin lotutakoak dituzten pertsonei laguntzeko elkartea (Bilbon).

Gizon gazteentzako tailer ugari eginez, BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTU eta LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN, Emakundek sustaturiko Berdintasun Foroaren baitan. Azaroaren 2an eta 9an, Emakunderen berdintasunaren aldeko autobusa eramango dugu ikastetxeetara.

Arrasateko HHEn, hitzaldi-solasaldia egingo dugu, “Besarkadak” lelopean, gizonen eta emakumeen artean berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako bide bat eskaintzeko. Era berean, zentro horretan, kultura arabiar eta musulmana duten pertsonentzako tailer bat egingo dugu, espiritualitatea eta genero-berdintasuna lotuta.

Berriz kolaboratuko dugu Abanto Zierbenako Udalarekin (Bizkaia); azaroaren 25eko asteburuan, gure argazki-erakusketa eramango dugu hara, eta azaroaren 26an, igandean, haren inguruko jarduera bat dinamizatuko dugu.

Clara Campoamor elkarteak mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu gaitu: “Gizonak emakumeen mundura gerturatzen”, elkartearen “Berdintasunaren irudikeriak” Jardunaldien baitan, azaroaren 22an eta 23an, Bilbon.

Aurreikusita dugu, halaber, gutxienez beste bi erakunderekin ere elkarlana abiatzea, tailerrak eginez edo argazki-erakusketa eskainiz.

mural Guatemala

468 ad