KISKITIÑAK TALDE FEMINISTAK ETA SAN INAZIOKO MODULU PSIKOSOZIALAK AUTODEFENTSA FEMINISTA ERAMAN ZUTEN ARANGOITIKO AUZORA

San Inazioko Modulu Psikosozialak  mugimendu feminista eta emakume taldeekin loturak estutzen jarraitzen du Autodefentsa Feminista Tailerrak elkarlanean antolatzearen bitartez. Oraingo honetan tailerra Arangoitiko Kiskitiñak Talde Feministarekin batera  antolatu genuen, eta Agirre Baserrian eraman genuen Aurrera.

Isabel Bernal Gallastegik, tailerraren dinamizatzaileak, urriaren 30ean, 9 emakume norbere indarra aurkitu eta hobeto ezagutzen lagundu zituen. Tailerra eta gero parte hartzaile batek azaltzen zuen bezala “nire indarra inoiz pentsatu ez dudan lekutik atera daiteke”. Tailer honek emakumeak ahulak garenaren ideia baztertu eta erasotzaileei aurre egiteko moduko indarguneak ditugula azpimarratu du.

Autodefentsa Feministak  indarkeria matxisten aurrean estrategia ezberdinak proposatzen ditu, erabilgarri eta potenteena elkarrekin indartsuagoak garela da, eta horrexegatik Modulutik gure lankidetza dinamika honekin jarraituko dugu eta informatuta izango zaituztegu noski.

autodefensa arangoiti 14

autodefensa arangoiti 9

468 ad