Ikastaroak

Otsailaren erdialdean, Ermuko gizon-talde batekin egindako ikastaroa bukatu genuen. 2016ko abenduan hasia, 9 astean garatu zen, astero 2 orduko saio-tailerra eginda. Sexismoa, Berdintasuna eta Maskulinitatea izan genituen langai. Ermuko Berdintasun Sailak antolatu zuen, eta gure kide batek eman.

Aurrera jarraitzen dugu Bilboko Ibarrekolanda auzoko bigarren hezkuntzako ikastetxearekin elkarlanean, 2016. urtearen hasieratik. Aldian-aldian, ikasleen talde feministari laguntzen diogu, eta tailer batzuk antolatzen ditugu.

arrasate dinamika

Halaber, Arrasateko (Gipuzkoa) nerabeentzako hastapen profesionalerako zentroarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Astero, tailer bat egiten dugu 10 ikasleko talde misto batekin. Guztira 10 saio dira, ikasturte osoan banatuta, eta aurtengo urtarrilean hasi zen. Hainbat gai izaten ditugu hizpide: sexualitatea, drogen kontsumoa, mendekotasunak, sexu-identitate anitzak, berdintasuna, maskulinitatea… betiere genero-ikuspegia zeharkako gaia delarik.

468 ad