Berdintasunaren  Foroa,  ikastetxetan  mintegiak

Berdintasunaren Foroa, ikastetxetan mintegiak

 

San Inazio eta Deustuko institutoen ikasleei zuzendutako 18 mintegi eman ditugu azaroaren lehenengo astean: San Inazio, Elorrieta eta Botikazar.

Mutilekin 9 mintegi eta neskeekin beste 9 mintegi aldi berean antolatu ditugu.

Neskeek osasun sexualaren gainean lan egin dute, eta mutilek maskulinitatea eta berdintasuna.

260 ikaslek, gutxi gora behera, parte hartu dute mintegi hauetan.

 

WhatsApp Image 2018-11-06 at 13.10.32

 

Captura de pantalla 2018-11-17 a las 12.21.38

Autodefentsa  feminista  tailerrak

Autodefentsa feminista tailerrak

Moduloko Emakume Arreta Zerbitzuak, berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko jendartea eraikitzen laguntzeko bere konpromisoari jarraituz, aurten ere, autodefentsa feminista tailer bi antolatu ditu.
Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Tailer biak doakoak, eta oinarrizko mailakoak dira. Isabel Bernalek zuzenduak, psikologa, feminista, genero indarkerian aditua. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea.

 

autodefentsa2019martxoa

 

Tailerrak:

Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.

Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.

 Metodologia:

16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.

 Edukinak:

  • Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeria, nori egiten dio mesede, zergatik eta zelan justifikatzen da? Honek dakartzan ondorioak, bai banakakoentzat zein talde moduan, baloratuko ditugu
  • Gure burua defendatzeko eskubide eta beharrizan
  • Nola handitu gure buruarenganako segurtasuna gorputzaren bitartez? Izaera femeninoari lotutako ahultasun fisikoa kolokan jarriko dugu
  • Emakume eta gizonen indarkeriaren adierazpen eta kudeaketa aztertu eta deseraikiko dugu
  • Nor bere burua defendatzeko teknika fisikoak landuko ditugu

Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

Deustuko  jaietan!

Deustuko jaietan!

Esan genuen bezala, Deustuko jaietako giroaz gozatzen ibili ginen nahiz eta euria, hotza eta haizeak ere deialdira erantzun zuten.

IMG-20170326-WA0001

 

IMG-20170326-WA0002

 

preservativos cerca

Deustuko  jaietan!

Deustuko jaietan!

Aurten, lehenengo aldiz, Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzua kalera irtengo da Deustuko jaietan. Gazteen artean kondoiak banatuko ditugu txosnagunean kokatuko den gure jaiman.

Nahi ez diren haurdunaldiak eta sexu bidez transmititzen diren eritasun eta infekzioak ekidin nahi ditugu eta sexu osasuntsu eta librea bultzatu nahi dugu.

Denok gure gorputzak gozatu ditzagun erantzukizunez eta errespetuz.

Jaietan ikusiko dugu elkar!

Cartel definitivo

 

** Ekintza hau ez litzateke posible izango Deustuko Jai Batzordearen laguntza barik, zuen hurbiltasuna eta aktibismoa eskertzen dizuegu, mila esker.

 

Autodefentsa  tailerra  (oinarrizko  maila)

Autodefentsa tailerra (oinarrizko maila)

autodefentsa2017-oinarrizkomaila

Tailerra:

9 orduko ikastaro trinkoa da, profesional espezializatu batek gidatua. 
Autodefentsa tailerrak hiru helburu ditu: eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta entseatzea eta nork bere burua defendatzeko eskubidea legitimatzea. Gainera, taldean egitea proposatzen da, izan ere, arazoa hobeto ulertzea eta hari aurre egiteko ahalduntzea eta baliabideak sustatzen baititu. Tailerrak genero-ikuspuntu argia dauka, indarkeria matxista jendarte patriarkal honen desberdintasunean kokatzen duena, eta osorik heltzen zaio teknika eta ariketa psikokorporalak jorratuz.

 

Metodologia:

20 bat partaideko taldean, giro epelean eta dinamika erabat parte-hartzailea jarraituta, ariketa fisikoak zein taldekako eztabaida eta teknikak uztartuta, indarkeria matxistaren aurrean erantzun praktikoak ematera bideratuak.

 

 Edukiak:

• Zer esan nahi du emakumeen kontrako indarkeriak, nor da onuraduna, zergatik eta nola zuritzen da?Indarkeria horren ondorio indibidual eta kolektiboen balorazioa.
• Geure burua defendatzeko eskubidea eta beharra.
• Nola areagotu segurtasuna gorputzaren bidez?, identitate femeninoarekin loturiko ahultasun fisikoa zalantzan jartzea.
• Emakume eta gizonen agresibitatearen adierazpena eta kudeaketa aztertu eta deseraiki.
• Autodefentsarako teknika fisikoak.

 

Tailerren Gidaria: Isabel Bernal