Moduloa, auzoetako emakumeekin batera autodefentsa feminista sareak sortzen

Bizinahi, Deustuko Erriberako berreskuratutako espazioak, maiatzaren 30 ean auzoko emakume talde bat bere lokalean hartu zuen Autodefentsa Feministaren bitartez indarkeria matxisten aurrean indartzeko. Isabel Bernal izan zen honakoan ere bizipen tailer honen gidaria. Bertan bikote harremanetan bizitzen diren indarkeriak agerian jarri eta hauen aurrean autodefentsarako bideak aurkitzea izan ziren helburu nagusiak.

Tailerrak espazio segurua sortu zuen, eta bertan Erriberako emakume hauek epairik gabe beren bizipenak partekatu ahal izan zituzten eta horrek harremanetan egon litekeen gehiegikeriak identifikatzea eta elkar laguntzarako sarea sortzea ahalbideratu zuen.

Deusto San Inazioko Modulu Psikosozialak 2014 urtean hasi zen Autodefentsa Feminista tailer hauek antolatzen. Gure ustez indarkeria matxistei aurre egin behar diegun emakumeoi laguntzeko erarik onena gure auzoetan auto antolakuntza eta mobilizazio feminista aldarrikatzea da, parte hartzea eta erantzuna sustatzeko bai eremu pribatuan zein publikoan.

Eskerrik asko Erriberako emakumeei zuen gogoengatik, eta Bizinahi espazioari bere auzoko autodefentsa ereduagatik. Gora zuek!

 

Bizinahi 1

Hurrengo tailerra Azaroan egingo dugu. Espero dugu berriro ere gure auzoetan antolatutako emakume feministekin batera lan ahal izatea, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bizitzeko Autodefentsa Feminista sareak eratzen jarraitzea.

Feminismoaren genealogia: Bego Salcedok eta Bego Mendiak eskainitako hitzaldiaren bideoa

Joan den azaroaren 20an, ostiralean, Feminismoaren genealogiari buruzko belaunaldiarteko hitzaldia eskaini genuen, «Neuk ligatu, neuk erabaki» andre gazteen proiektuak adin guztietako emakumeentzat antolatua. Jarduera berezi horretan, feminismoaren historia ezagutu nahi izan genuen, eta, horretarako, historia luzeko eta istorio ugariko bi emakume izan genituen gurekin: Bego Salcedo Abizanda eta Bego Mendia Ibarrola, Bizkaiko Emakume Asanbladaren sortzaileetako bat.

Hitzaldia Arrupe Etxean izan zen, non 20 lagun bildu ziren aurrez aurre; halere, grabatu egin genuen, online ere ikusi ahal izateko. Zuzeneko konexioan, 67 lagunek hartu zuten parte, nahiz eta 100 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena online, baita egun horretan bertan ere, baina ezin izan genituen artatu. Ezin izan bazenuen etorri edo ikusi,  bideo honetan duzu aukera. Grabaketan, ez da ageri jarduera hasi baino lehen Moduluko antolatzaileek (Itziar Cantera eta Carmen García) eginiko aurkezpena, akats tekniko bat dela kausa. Izan ere, ez genuen izan streamingaz arduratuko zen talde teknikorik, beraz, guk geuk eginiko etxeko grabaketa da. Hori dela eta, barkamena eskatu nahi dizuegu, audioaren/bideoaren kalitatea ez baldin bada oso ona. Hori gorabehera, jardunaldiak merezi zuen gure hizlariek partekatu zuten guztia ahalik eta andre interesdun gehienari helarazten saiatzeko ahalegina. Adin, belaunaldi eta feminismo desberdinetako andreak eurak, historia komunak elkarlotuak.

 

Genealogia feminismo bego salcedo bego mendia

Video GENEALOGÍA DEL FEMINISMO

 

Bertaratuek hizlariek emandako informazio-kopuru handia eskertu zuten, bai eta argazki historikoak biltzeko egindako lana ere, eta pozik agertu ziren Feminismoaren 1. Olatu, 2. Olatu eta 3. Olatuko genealogia hori jasotzeko eta Bizkaiko Emakume Asanbladaren hastapenetako bizipen zehatza ezagutzeko gune bat izateagatik.

Hortaz, eskerrak eman nahi dizkiegu hizlari biei hainbat belaunalditako feministon artean osatzen ari garen sare honen sorkuntzan beren jakinduria hainbesteko eskuzabaltasunez partekatzeagatik. Parte-hartzaile guztiek, jarduerarekin pozarren, gehiago eskatu zuten.

 

Jornada 1

 Itziar Cantera, Bego Mendia eta Bego Salcedo

jornada 2

Hitzaldia «Neuk ligatu, neuk erabaki» andre gazteen proiektuaren barruan Zoroakekin batera antolatzen ditugun topaketetako bat izan zen. Programa hori hilero egiten dugu emakume gazteekin (18-30 urte). Gure jardueren berri izaten jarraitu nahi baduzu, zure helbide elektronikoa haietan parte hartzeko interesa dutenen e-posten zerrendan erants dezakezu (yoligoyodecido@gmail.com), edo, bestela, Facebook eta Instagram sare sozialetan jarrai diezagukezu.

 

NOV.Genealogia

 

Mila esker guztioi etortzeagatik! Bereziki, Bego Salcedori eta Bego Mendiari, beren ezagutza eta esperientziagatik; Moduluko Itziar Canterari eta Carmen Garcíari, hitzaldia antolatu, bideratu eta aurkezteagatik; Zoroakeko kide Maitane Martini eta Cristina Castrillori, harreran eta gainerako guztian emandako laguntzagatik; eta Moduluko Ane Navarrori eta Ianire Estébanezi, izen-emateak kudeatzeagatik eta online konexioa ezartzeagatik.

Maila aurreratuko autodefentsa feminista tailer berria

Maila aurreratuko Autodefentsa Feminista tailer berria aurkezten dugu, azaroaren 13 eta 20an San Inazioko Udal Zentroan burutuko dena 16:30 etik 20:30 arte.
Doakoa da eta oinarrizko mailako tailerra egin duten 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.
Tailerra Isabel Bernal Gallasteguik gidatuko du, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.
Parte hartzeko izena eman behar da azaroaren 15a baino lehen helbide honetan: servimujer@modulodeustosanignacio.org
Informazio gehiago gure telefonoan:  94 475 94 72, luz. 1 (8,30etik -14,00ak arte)

 

autodefentsa2019azaroa

Autodefentsa feminista tailerraren ebaluazioa

2019.ean Autodefentsa feminista Tailler bi berriro antolatuko ditugu. Lehenengoa martxoan izango dugu eta oinarrizko mailakoa izango da, bigarrena berriz, bigarren mailakoa eta urrian izango da Tailer biak doakoak dira. Isabel Bernalek zuzenduak, psikologa, feminista,  genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte..

Martxoaren tailerrean, 20 emakume, 16tik  54ra bitarteko urtekoak, parte hartu dute.

Partaideen iritziaren araberaz, guztiz baliogarri , interesgarri, eta goi mailakoa gertatu da.

Tailerari nahiz gidariari puntuazio altuena eman diete.

Ehuneho ehun, teknika fisikoak ikasi eta landu dituztela eta guztien artean, experientziak elkabanatzeko giro ezinhobea gidariak sortzen duela azpimarratzen dute.

Hori guztia dela eta, pozik eta taillerraren jarraipena  eskatuz amaitutxat eman zuten tailerra.

Autodefentsa feminista tailer berria, martxoan

Autodefentsa feminista tailer berria, oinarrizko maila, Martxoaren 1 eta 2an San
Inazioko Udal Zentroan izango da.

16 urtetik gorako parte hartu nahi duten emakume guztiei zuzenduta.
Tailerren gidaria Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte. izango da.
Doako sarrera aldez aurretik izena ematen otsailaren 15a baino lehenago e-posta bidaltzen gure helbide elektronikora: servimujer@modulodeustosanignacio.org
Informazio gehiago gure telefonoan:  94 475 94 72, luz. 1 (8,30 -14 o.)

 

autodefentsa2019martxoa

Autodefentsa feminista tailerra, urriaren 19 eta 20an

Autodefentsa feminista tailer berria, oinarrizko maila, Urriaren 19 eta 20an San Inazioko Udal Zentroan izango da.

16 urtetik gorako parte hartu nahi duten emakume guztiei zuzenduta.

Tailerren gidaria Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte. izango da.

Doako sarrera aldez aurretik izena ematen urriaren 5a baino lehenago e-posta bidaltzen gure helbide elektronikora: servimujer@modulodeustosanignacio.org

Informazio gehiago gure webean Berdintasun jarduerak/prebentzio jarduerak atalean, edo gure telefonotan, 656 793 760 y 94 475 94 72, luz. 1 (8,30 -14,0o.)

 

autodefentsa2018-urria

Autodefentsa feminista tailerra

Berriro ere, martxoaren 3an, 17 emakume elkartu ziren, Isa Bernalek gidatuak, Autodefentsa Feminista  Tailer berri bat bizitzeko giro hurbil eta seguru batean, konfiantzan. Esperientzia honen balorazioak 10 bat jaso du parte hartzaileengandik eta oso aberasgarria suertatu zaiela esan digute. Tailerrak indarkeria matxista ikustarazi eta, desoreka  eta indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak zein konfiantza eskaini dizkie.

Haietariko askok “derrigorrezkoa izan beharko litzateke”ela ondorioztatzen dute, eta oinarrizko tailer gehiago zein gaian sakontzen jarraitzeko bigarren mailako tailer  gehiago eskatu dizkigute.

Autodefensa

Maskulinitateak eta prebentzioa

Urria eta abendua bitartean, eta kasu batzuetan Piper Txuriak elkartearekin batera, tailer ugari eta beste jarduera-mota batzuk egiten ari gara, maskulinitatearen, berdintasunaren eta eta indarkeriaren prebentzioaren inguruan:

Gizonentzako bost tailer, ondoko erakundeek antolatuta: FEDEAFESek, osasun mentalaren erabiltzaileen federazioa (Gasteizen, Donostian eta Laudion), eta ZUBIKOk, zigor penalak edota kartzelarekin lotutakoak dituzten pertsonei laguntzeko elkartea (Bilbon).

Gizon gazteentzako tailer ugari eginez, BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTU eta LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN, Emakundek sustaturiko Berdintasun Foroaren baitan. Azaroaren 2an eta 9an, Emakunderen berdintasunaren aldeko autobusa eramango dugu ikastetxeetara.

Arrasateko HHEn, hitzaldi-solasaldia egingo dugu, “Besarkadak” lelopean, gizonen eta emakumeen artean berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako bide bat eskaintzeko. Era berean, zentro horretan, kultura arabiar eta musulmana duten pertsonentzako tailer bat egingo dugu, espiritualitatea eta genero-berdintasuna lotuta.

Berriz kolaboratuko dugu Abanto Zierbenako Udalarekin (Bizkaia); azaroaren 25eko asteburuan, gure argazki-erakusketa eramango dugu hara, eta azaroaren 26an, igandean, haren inguruko jarduera bat dinamizatuko dugu.

Clara Campoamor elkarteak mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu gaitu: “Gizonak emakumeen mundura gerturatzen”, elkartearen “Berdintasunaren irudikeriak” Jardunaldien baitan, azaroaren 22an eta 23an, Bilbon.

Aurreikusita dugu, halaber, gutxienez beste bi erakunderekin ere elkarlana abiatzea, tailerrak eginez edo argazki-erakusketa eskainiz.

mural Guatemala

Autodefentsa

Aurten, tailerretan azken urteotan parte hartu duten emakumeen eskakizunak entzunez, ohiko oinarrizko tailerra egiteaz gain, bigarren mailako tailerra antolatu dugu, autodefentsa feministan sakondu eta bide honetan aurrera egiteko.

autodefentsa2017-2maila