Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialak Autodefentsa Feminista tresna gisa azaroaren 30eko grebarekin bat egin du

Urtero Modulu Psikosozialetik autodefentsa feminista tailer bat antolatzen dugu azaroan, baina 2023an erabaki dugu egin dezakegun Autodefentsa Feminista ariketarik onena ZAINTZARAKO ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDEKO GREBA FEMINISTA OROKORRARI protagonismoa ematea dela.
Euskal Herriko mugimendu feministaren zati bat prozesu asanbleario bat gidatzen ari da, eta bertan sindikatuak, elkarteak, taldeak eta norbanakoak parte hartzen ari dira. Greba autodefentsa-prozesu batean aurrerapausoa da , kapitala erdigunean jartzen duen eta bizitzaren zaintza periferiara eta prekarietatera baztertzen duen sistema batean bizitzeak dakarren erasoaren aurrean.

Gure lanaren zentzua, arreta asistentzialetik haratago, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak sustatzea da. Horregatik, emakumeak kalitatezko bizitzak izateko eskubidea babesten laguntzeko banakako arreta emateaz gain, komunitatean indarkeria matxistarik gabeko espazio seguruak sortzen lagunduko duten programak ere aurrera eramaten ditugu.
Autodefentsa feminista tailerrak programa horien parte dira, eta San Inazioko Moduluak eta Bilboko 1. eta 2. barrutiko mugimendu feministako taldeek antolatzen dituzte. Azaro honetan, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak sustatzeko gure ekintza GREBArekineta haren prestakuntzarekin egongo da. Greba honek deitzen gaituelako:


Zaintzaren langileak garelako deitzen gaitu,
zaintzaileak garelako deitzen gaitu,
interdependenteak garelako deitzen gaitu,

GREBA egunaren ondoren, zaintza-sistema publiko eta komunitario baten alde egin beharreko hurrengo urrats kolektiboei buruz hausnartu eta gero, Pare Deustuko Gazte Talde Feministarekin partekatuko dugu Autodefentsa Feminista tailerraren antolaketa.

Ordura arte,
Grebara bai,
Nik haien alde,
Eta haiek nigatik.

kartela greba

2021 ko martxoak 8

Moduluko langileok borrokan jarraitzen dugu askatasun eta eskubide  parekotasuna lortu arte.

8M Modulo Sani 2021 8M Modulo San Ignacio 2021

Moduluan astearteen arratsaldeak gazteentzat dira!

modulo-psicosocial-bilbao-tardes-jovenes-informacion-sexual

Gaztea bazara, orain astearte arratsaldeak  15:00 etatik 17:00 ak arte Deusto-San Inazioko Moduluan  zuretzat dira!

Sexualitate eta bikoteen inguruan

Kontrazepzio eta sexualitateari buruzko aholku eta informazioa

Ugalketa eta sexualitatearen kontsultak

Aukeratutako kontrazepzio buruzko metodoaren ezarketa

Larrialdietarako kontrazepzioa

Haurdunaldiak eteteari buruzko informazioa

Zure bikote harremanetan arazoei buruzko kontsulta

Alkohola, drogak eta beste menpekotasunen inguruan

Aholku eta informazioa

Arriskua neurtzeko kontsulta

Baliabide eta sarbideei buruzko informazioa

Lagun eta senideei zuzendutako aholkua

Non?

Deusto – San Inazioko Modulua
Aoiz Plaza, z/g Bilbao
Telefonoa 94 475 94 72
 

servimujer@modulodeustosanignacio.org

Astearteak 15:00etatik a 17:00ak arte 

Agur, Zubirik zubi!

Tras 6 años de caminatas semanales de mujeres que tienden puentes Zubirik zubi, en las que han participado cerca de una centena de mujeres, en Abril de 2020 hemos decidido, desde el Servicio de Mujer del Módulo de acuerdo con las lideresas/mochileras, cerrar la actividad de mujeres que caminan juntas.

La actividad empezó a perder fuerza en el segundo semestre de 2019 y con el COVID ha quedado interrumpida definitivamente, (teniéndose que cancelar la salida programada un sábado de Marzo)
Ha habido razones de diversa índole para dar por finalizada esta actividad. Ya en 2019 habíamos constatado la dificultad de ligar a nuevas mujeres a la actividad, a lo que se sumaba el cierre de ciclo de la mayoría de las caminantas de los años previos. Un cierre de ciclo motivado por haber alcanzado la mayoría de los objetivos que se plantearon al iniciar su participación en la actividad, a saber, haber podido establecer nuevas relaciones, haberse podido alejar de vivencias de maltrato y aislamiento, en algunos casos, y, en otros, por haber alcanzado una mayor igualdad en sus relaciones con los
hombres presentes en su día a día. Por todo ello se fueron independizando de los paseos aunque mantuvieron el vínculo entre ellas hasta al final, y por eso, aunque no participaban en los paseos semanalmente, si acudían a las salidas o a las
manifestaciones del 25N o del 8M o a las cenas de fin de curso.
Por otro lado, también es importante destacar la gran aportación de las mochileras que lideraban la actividad y resaltar que otra razón para el final de la actividad ha residido en que en 2019 su presencia fue menor porque empezaron a encontrarse
más mermadas de fuerza y de salud, así como con menor disponibilidad de tiempo como para garantizar su presencia.
Desde el Servicio del Módulo de Deusto San Ignacio queremos compartir con las participantes así como con las instituciones que nos han apoyado, nuestro orgullo por la actividad creada y realizada por nuestro Servicio y que ha gozado del reconocimiento de las propias protagonistas así como de los diferentes profesionales y agentes sociales.
En honor a todo ello les hemos querido dedicar este poema:

ZUBIRIK ZUBI, 6 AÑOS CAMINANDO JUNTAS

6 años tendiendo puentes, 6 años disfrutando del placer y la alegría de encontrarnos.
Animadas siempre por las mochileras, acompañadas con sus miradas atentas y cariñosas.
Mujeres caminantas, decididas y con ganas de conocer a otras, deseosas de ser reconocidas, apreciadas, escuchadas también, que quieren tejer redes y crear nuevos vínculos.

Entre confidencias, solidaridades, palabras sabias y buenos chistes todas las semanas
hemos ocupado juntas la calle.
Ahora parece que es momento de hacer una parada, de dar por muy bueno todo lo
que habéis logrado, de dejar un espacio para que otra propuesta pueda surgirnos.
Es un hasta siempre o un hasta luego, el tiempo dirá. Hoy es el día de poner en valor lo
que hemos construido y conseguido juntas y de agradecer a todas y cada una la
contribución que habéis hecho con vuestra insustituible presencia. GRACIAS.
Gracias en nombre del Servicio de Atención a la mujer del Módulo, gracias en nombre de todas las mochileras, Carmen, Humi, Rosi, Rakel, Maite y Loli, sin ellas no hubiéramos podido.
Gracias y os deseamos un buen camino en la vida,
y acordaos de contar siempre con las mujeres que caminan a vuestro lado.

¡Un abrazo!
Itziar, Humi, Rosi, Loli, Maite, Rakel, Clara
Abril 2020

puente madera

Zubirik zubi 2019

Aurten, berriro ere, emakumeon artean lotu ditugu zubiak, hitzordua? Ostegunero Euskalduna zubian, Arenaleko zubira abiatzeko eta elkarrekin itzuliko gara borobila itxiz.

4 emakumeren laguntza babesgarria daukagu (motxila daramatelako bereizten direnak), beti bertan daudenak topaketak bermatzen eta denen arreta ziurtatzen, bereziki datozen emakume berrienak. Gainera, martxoak 8 eta azaroak 25 ko mobilizazioetan parte hartzera ere animatu gara. Ostegunak motz geratzen zaizkigunez, larunbatak asmatu ditugu 3 irteera gehiago prestatuz, asti luzeagoa izateko eta elkarrekin leku ederrak ezagutzeko.

IMG-20190606-WA0013

IMG-20190606-WA0014

Lekeitio junio19

HURRENGO OSTEGUNA URRIAK 3 HASIKO GARA BERRIRO IBILALDIEKIN

ZURE ZAIN EGONGO GARA!

2018 Autodefentsa tailerrak, oinarrizko maila

Aurten ere autodefentsa tailer bi egingo ditugu, doakoak biak. Lehenengoa oinarrizko mailakoa izango da eta martxoaren 3an egingo dugu. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea

autodefentsa2018-1maila

 

Tailerrak:

Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.

Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.

 Metodologia:

16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.

 Edukinak:

  • Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeria, nori egiten dio mesede, zergatik eta zelan justifikatzen da? Honek dakartzan ondorioak, bai banakakoentzat zein talde moduan, baloratuko ditugu
  • Gure burua defendatzeko eskubide eta beharrizan
  • Nola handitu gure buruarenganako segurtasuna gorputzaren bitartez? Izaera femeninoari lotutako ahultasun fisikoa kolokan jarriko dugu
  • Emakume eta gizonen indarkeriaren adierazpen eta kudeaketa aztertu eta deseraikiko dugu
  • Nor bere burua defendatzeko teknika fisikoak landuko ditugu

Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

Autodefentsa

Aurten, tailerretan azken urteotan parte hartu duten emakumeen eskakizunak entzunez, ohiko oinarrizko tailerra egiteaz gain, bigarren mailako tailerra antolatu dugu, autodefentsa feministan sakondu eta bide honetan aurrera egiteko.

autodefentsa2017-2maila

Autodefentsa feminista tailerrak

Moduloko Emakume Arreta Zerbitzuak, berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko jendartea eraikitzen laguntzeko bere konpromisoari jarraituz, aurten ere, autodefentsa feminista tailer bi antolatu ditu.
Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Tailer biak doakoak, eta oinarrizko mailakoak dira. Isabel Bernalek zuzenduak, psikologa, feminista, genero indarkerian aditua. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea.

 

Tailerrak:

Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.

Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.

 Metodologia:

16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.

 Edukinak:

  • Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeria, nori egiten dio mesede, zergatik eta zelan justifikatzen da? Honek dakartzan ondorioak, bai banakakoentzat zein talde moduan, baloratuko ditugu
  • Gure burua defendatzeko eskubide eta beharrizan
  • Nola handitu gure buruarenganako segurtasuna gorputzaren bitartez? Izaera femeninoari lotutako ahultasun fisikoa kolokan jarriko dugu
  • Emakume eta gizonen indarkeriaren adierazpen eta kudeaketa aztertu eta deseraikiko dugu
  • Nor bere burua defendatzeko teknika fisikoak landuko ditugu

Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

 

autodefentsa-feminista