Autodefentsa tailerra (oinarrizko maila)

autodefentsa2017-oinarrizkomaila

Tailerra:

9 orduko ikastaro trinkoa da, profesional espezializatu batek gidatua. 
Autodefentsa tailerrak hiru helburu ditu: eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta entseatzea eta nork bere burua defendatzeko eskubidea legitimatzea. Gainera, taldean egitea proposatzen da, izan ere, arazoa hobeto ulertzea eta hari aurre egiteko ahalduntzea eta baliabideak sustatzen baititu. Tailerrak genero-ikuspuntu argia dauka, indarkeria matxista jendarte patriarkal honen desberdintasunean kokatzen duena, eta osorik heltzen zaio teknika eta ariketa psikokorporalak jorratuz.

 

Metodologia:

20 bat partaideko taldean, giro epelean eta dinamika erabat parte-hartzailea jarraituta, ariketa fisikoak zein taldekako eztabaida eta teknikak uztartuta, indarkeria matxistaren aurrean erantzun praktikoak ematera bideratuak.

 

 Edukiak:

• Zer esan nahi du emakumeen kontrako indarkeriak, nor da onuraduna, zergatik eta nola zuritzen da?Indarkeria horren ondorio indibidual eta kolektiboen balorazioa.
• Geure burua defendatzeko eskubidea eta beharra.
• Nola areagotu segurtasuna gorputzaren bidez?, identitate femeninoarekin loturiko ahultasun fisikoa zalantzan jartzea.
• Emakume eta gizonen agresibitatearen adierazpena eta kudeaketa aztertu eta deseraiki.
• Autodefentsarako teknika fisikoak.

 

Tailerren Gidaria: Isabel Bernal 

468 ad