Autodefentsa tailerraren ebaluazioa

Berriro ere, autodefentsa feminista ikastaroak parte hartze aldetik arrakasta izan du eta oso esperientzia onuragarri eta aberasgarria izan da denontzat.

2017ko martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean egin genuen tailerra parte hartze aldetik arrakastatsua izan da eta ez da lekurik geratu bete barik. Emaitzak oso onak izan dira, bai partehartzaileek galdetegi anonimoetan adierazitakoa kontuan hartuz eta bai tailerraren dinamizatzaileak helarazi digunaren aldetik.

IMG-20170508-WA0003

  • Partehartzaileek 5 etik 4,92eko puntuazioa ematen diote tailerrari eta 5 ekoa dinamizatzaileari.
  • %95 ak tailerrak genero desorekaren inguruan ikuspegi berria eskaini diola esaten du, eta desoreka honi zein eraso sexistei aurre egiteko tresna berriak berenganatu dituztela.

Iritzi eta iradokizunen atalean zera jaso dugu: “Bereziki baloratzen dut emakumeen saretzearen ideia, irudi honek zabaldu zuen topaketa era sinbolikoan eta bere garapen osoan egon zen gurekin” era berean batzuek gai honetan sakontzeko denbora luzeagoa eskatzen dute, hortik gure bigarren mailako tailerra aurten egitearen proposamena.

                                                                               IMG-20170508-WA0004  IMG-20170508-WA0000

Isabelek partehartzaileak lehenengo momentutik edukinengatik oso interesatuta agertu zirela azpimarratzen du, haien artean harreman natural eta osasuntsua eman zen, laister inguru segurua sortuz taldean. Honek lanketa erraztu zuen eta baita haietako batzuk pairatutako indarkeria matxista taldean partekatzea ere.

“Emakumeek tailerraren hasieran, genero desoreka esperientziak haien bizitzen arazo “pertsonalen” barnean sartzen zituzten. Tailerrak aurrera egin ahala, genero ikuspegia barneratuz Joan ziren eta haien arazo, zailtasun, gatazka etab. asko, emakume guztiok bizitzen ditugun estutasunak direla ulertu zuten, gure jendartean dauden genero desorekengatik sortuak direnak.”

 

Emakume Zerbitzuan oso pozik gaude jasotako guztiarekin eta datorren urtean ere tailerrak berriro aurrera eramateko dirulaguntza bilatzen jarraitzeko prest gaude.

468 ad