AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

Pasa den Abenduaren 5ean 2022 ko gure bigarren Autodefentsa Feminista tailerra eraman genuen Aurrera. Oraingo hau PARE Deustuko talde feministarekin batera antolatu genuen. Honela, gure auzoetan sare feministak ehuntzeko eta autodefentsarako tresna zein estrategiak partekatzeko gure hautuari jarraipena eman diogu.
Hasieratik parte hartzea oso altua izan zen. Emakumeek bai banakako moduan bai taldean aurre egin behar izan zituzten indarkeria gertaera ezberdinak partekatu zituzten. Era honetan sare eta lotura feministen garrantzia indartu zuen.
Betiko moduan, esperientziarekin pozez gainezka geratu gara, eskerrik asko posible egin duzuen guztiei!
Tailerra 2022-11-05
468 ad