Aurten ere Deustuko jaietan!

Aurten ere, Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzua kalera irtengo da Deustuko jaietan. Gazteen artean kondoiak banatuko ditugu txosnagunean kokatuko den gure jaiman.

Nahi ez diren haurdunaldiak eta sexu bidez transmititzen diren eritasun eta infekzioak ekidin nahi ditugu eta sexu osasuntsu eta librea bultzatu nahi dugu.

Denok gure gorputzak gozatu ditzagun erantzukizunez eta errespetuz.

Jaietan ikusiko dugu elkar!

deustu

468 ad