Apps etan ligatzen dut, Apirilak 2021

Deustu-San Inazioko Modulu Psikozozialeko Emakume zerbitzuak, Neuk ligatu Neuk erabaki programaren barruan, Apirilaren 29 rako topaketa berria antolatu du honako izenburuarekin: Apps etan ligatzen dut, dena match baten truke?

apirilak2021

Topaketa bertaratzekoa eta aldi berean birtuala izango da zoom bitartez, eta bertan, sarean ligatzeko espazio berri hauetan bizitako esperientziak partekatu nahi ditugu.

Elkar ezagutzeko era hau gustuko duzu? Pertsona interesgarriekin elkartzea lortzen duzu? Profila eratzen berria zara? Apps etan estereotipoak errepikatzen direla uste duzu? Sustorik izan al duzu? Matxismo askorekin egin duzu topo? Ondo pasatzen duzu?

Dinamika parte hartzaile baten bitartez, gure bizikizunak jasoko ditugu (edozein adineko eta sexu joerako emakumeona), eta apps hauetan seguruago sentitzeko gako eta tresnak bilatuko ditugu. Horretarako Esti Linares eta Ianire Estébanez izango ditugu dinamizatzaile, biak ziber indarkerietan adituak. Gurekin izango dira bai bertan eta baita espazio birtualean ere (aldi berean).

Apps etan ligatzea nahi gabeko kosturik gabeko gozamena izan dadin

Izena eman eta parte hartu gurekin topaketan!

https://forms.gle/7N8jxeedsJTWAMeA9

468 ad