AMUGE elkartearekin elkarlana

Maiatza honetan berriro ere AMUGE rekin elkartu gara beste Autodefentsa Feminista tailer laburra egiteko.

Bi saiotan zehar batu gara, oraingoan emakume nagusiekin, hauetako asko gazteen amamak direlarik.

Interesgarria izan zen nagusiok maite ditugun neskei helarazten dizkiegun mezuak partekatzea eta berrikustea. Terrore sexualaren testuingurua ikuskatzean,  biziko dituzten indarkerien aurrean errua egozten ez dien beste ikuspuntu bat garatu dezakegu.

Bizitako indarkerien aurrean izandako esperientziak eta estrategiak ere partekatu genituen, urteetan zehar emakumeak izateagatik pilatutako jakinduria.

Eskerrik asko AMUGE ko kideoi espazio hauengatik

AMUGE

468 ad