2018 Autodefentsa tailerrak, oinarrizko maila

Aurten ere autodefentsa tailer bi egingo ditugu, doakoak biak. Lehenengoa oinarrizko mailakoa izango da eta martxoaren 3an egingo dugu. Parte hartzeko servimujer@modulodeustosanignacio.org e- postara bidali behar duzu izen ematea

autodefentsa2018-1maila

 

Tailerrak:

Profesional aditu batek gidatutako bi tailer dira eta izaera hezitzaile, dibulgatibo eta prebentiboa dute.

Tailer hauen bitartez, emakumeei, gazteei bereziki, emakumeen arteko sare esperientzia eskaini nahi diegu, hala nola indarkeria sexistari aurre egiteko tresna ezberdinak, fisikoak zein psikiko edo emozionalak. Era berean, indarkeria honengandik gure burua defendatzeko eskubidea eta beharrizana sendotu nahi ditugu.

Autodefentsa tailerrak helburu hirukoitza dauka; eraso sexistak antzematen ikastea, haietatik gure burua defendatzeko teknikak eta estrategiak erakutsi eta probatzea eta, azkenik, gure burua defendatzeko eskubideari zilegitasuna ematea. Gainera, taldean egiteko proposamena luzatzen dugu, taldeak ahalduntzea indartzen duelako eta arazoa ulertzen lagundu zein beroni aurre egiteko baliabideak sortzea errazten duelako. Tailerra emakumeen aurkako indarkeria matxista jendarte patriarkal honen testuinguruan jartzen duen ikuspuntu feministatik abiatzen da, eta bere esku-hartze integrala proposatzen du, teknika eta ariketa fisikoak barne hartuz.

 Metodologia:

16-20 pertsonetako taldeekin landuko da, giro atseginean eta metodologia parte hartzailea erabiliz. Ariketa fisikoak zein eztabaidak edo talde dinamikak erabiliko dira indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak sustatzeko helburuarekin.

 Edukinak:

  • Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeria, nori egiten dio mesede, zergatik eta zelan justifikatzen da? Honek dakartzan ondorioak, bai banakakoentzat zein talde moduan, baloratuko ditugu
  • Gure burua defendatzeko eskubide eta beharrizan
  • Nola handitu gure buruarenganako segurtasuna gorputzaren bitartez? Izaera femeninoari lotutako ahultasun fisikoa kolokan jarriko dugu
  • Emakume eta gizonen indarkeriaren adierazpen eta kudeaketa aztertu eta deseraikiko dugu
  • Nor bere burua defendatzeko teknika fisikoak landuko ditugu

Tailerren gidaria: Isabel Bernal Gallastegui, Psikologoa, tratu txar eta genero indarkerian aditua eta autodefentsa tailerren gidaria duela 15 urte.

468 ad